76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2110
IRAGARKIA, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak hartutako erabakia jakinarazteko. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik hasiera ematen zaio behean zehaztutako zehapen-prozedurari erabaki horren bidez.
Erabaki horren jakinarazpena interesatuari helarazi nahi izan zaion arren, baina hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesatuak jakin dezan azaltzen da jendaurrean hori guztia, jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau ohartarazten zaio:
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesatuak 15 egun balioduneko epea dauka espedientea aztertzeko (espedientea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia-San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), bere defentsarako egokitzat hartzen dituen arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko eta prozeduran baliatuko dituen bitartekoak zehazteko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.
Izen-abizenak	Esp. zk.	Urratze eguna	Erabakiaren eguna	Urratutako art.
Nombre y apellidos	N.º exp.	Fecha infracción	 Fecha acuerdo	Art. infracción
Rafols Gutierrez, L. A.	PM 89/05	2005-06-10	 2006-02-27	198/2000 D., 3. art / Art. 3, D. 198/2000
				41/2003 D., 2. art. / Art. 2, D. 41/2003
				107/2005 D., 4. art. / Art. 4, D. 107/2005
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 20a.
Arrantza eta Akuikultura zuzendaria,
JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.