Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2108

IRAGARKIA, 16/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian María Carmen Sainz De La Maza Ordeñanak eta María Amaia Sanz Angulok 16/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, prozedura laburtuaren izapideak eginez. Errekurtsoa langileen arloari buruzkoa da eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2005eko urriaren 25eko eta 27ko ebazpenen kontrakoa, hurrenez hurren. Ebazpen horien bidez erabaki zen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 13ko 136/2005 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtso biak ezeztea; ebazpen horrek, bestalde, agindu zuen pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, puntuazio-hurrenkeraren arabera. Aipatu zerrenda Osakidetzako osasun-zerbitzuetako erakundeetan lan egiteko Prebentzio Zerbitzuko diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriari dagokio.

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 21a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala