76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
2107
IRAGARKIA. 651/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).
Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Bizkaiko Erizainen Elkargoak 651/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, prozedura laburtuaren izapideak eginez. Errekurtsoa langileen arloari buruzkoa da eta Administrazio Kontseiluaren irailaren 22ko Erabakiaren kontrakoa. Erabaki horrek ez zuen onartu Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 1101/2005 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; ebazpen horren bidez, bestalde, argitaratu zen hizkuntza- eskakizunak egiaztatzeko probetarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 21a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.