Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2106

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita. Halaber, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) dagoen espedientea ikusteko aukera dago.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

(212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzkoa -44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak).

3.– Ondorengo zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal da isuna. Interesdunaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Delegatuak.

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu-zk.: 2095-0631-50-9106590840.

Gipuzkoa Donostia Kutxa-Kutxa.

Kontu-zk.: 2101-0381-00-0011557709.

Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.

Kontu-zk.: 2097-0178-15-0018315087.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidetik ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten zaizu ezen ezarri zaizun zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmoa denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean mendekotasuna gainditzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako, zure asmoa adierazi beharko diozu administrazio honi, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Izen-abizenak	Esp. zk.	Lege-haustearen 	Ebazpenaren 	Zigorra	Hautsitako

		eguna	eguna	euroak	araua

Apellidos y nombre	N.º exp.	Fecha infrac.	Fecha resol.	Sanción	Art.

				euros	infrig.

Mussa, Fati	405X0401592-8	01-04-2004	14-02-2006	 600/Ret.	25.1

Arana Carranza, Sabino	405X0501400-2	21-01-2005	 14-02-2006	450/Ret.	25.1

Mon García, Abraham	405X0501869-4	23-11-2005	 14-02-2006	301/Ret.	23.a

González Vega, Antonio	405X0501860-4	11-08-2005	 14-02-2006	450/Ret.	23.a

Gil Conejero, Jonathan	405X0501334-2	27-12-2004	 14-02-2006	900/Ret.	23.a

Jiménez Ortega, José Antonio	405X0501748-2	 30-06-2005	24-01-2006	301/Ret.	25.1

González de Zárate Parra, Pablo José	405X0501340-8	 23-12-2004	07-02-2006	600	23.c

Mabrok, Mohamed	405X0501184-7	04-01-2005	 10-01-2006	301/Ret.	23.a

Carpio Vélez, Walter Leopoldo	405X0501183-7	 02-01-2005	12-01-2006	600/Ret.	23.a

Magallón Sansón, Miguel	405X0501630-2	03-06-2005	 24-01-2006	301/Ret.	23.a

Ret.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2006ko martxoaren 6a.

Ertzaintzaren zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala