Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2105

EDIKTUA, Lan eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren adierazten den espedienteari buruzkoa.

Jesús Monreal Ziak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Prestakuntza zuzendariak, ematen du ondoko

EDIKTUA

Ezin izan zaio espresuki jakinarazi Supermercados Gelsa, S.A. enpresari lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 16ko 177/2002 Dekretuko 10.2 artikuluan ezarritako legezko dokumentazioaren eskakizuna; beraz, B-0047-0100-02-CE zenbakia duen espedienteari buruzko Lan eta Prestakuntza zuzendariaren 2002ko abenduaren 13ko ebazpenaz emandako diru-laguntzaren zenbatekoa likidatu ahal izateko, ediktu hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak batez, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, hurrengo paragrafoetan adierazten den dokumentazioa aurkezteko Lan eta Prestakuntza Zuzendaritza honetan, zuzenean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita. Aldi berean, adieraziko zaio hori egiten ez badu, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak diru-laguntza hori jasotzeko eskubidea galdutzat emango duela (eta, hala badagokio, dagozkion diru-kopuruak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzularazi). Hori guztia Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 84. artikuluan jasotakoaren arabera interesdunari entzun eta gero, uztailaren 16ko 177/2002 Dekretuko 18. artikuluan xedatutako prozedurari jarraituz, eta dagokion ebazpenaren bitartez. Aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira:

– Enpresaren egiaztagiria, diruz lagundutako epealdian kontratatutako pertsonaren gertakizun arruntetarako Gizarte Segurantzaren kotizazioaren oinarria hilero zein izan den ziurtatzen duena.

– Kontratatutako pertsonaren nominen kopiak, diruz lagundutako epealdiari dagozkionak.

– Kontratatutako pertsona jasota dagoen TC2 ereduaren kotizazio agiriaren orrialdeen kopia, diruz lagundutako epealdiari dagokiona.

– Foru Ogasunaren egiaztagiri eguneratua eta bikoiztua, entitate kontratatzaileak erakunde horiekiko dituen betebeharrak betetzen dituela egiaztatzekoa.

– Gizarte Segurantzaren edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion entitatearen egiaztagiri, eguneratua eta bikoiztua, entitate kontratatzaileak erakunde horiekiko dituen betebeharrak betetzen dituela egiaztatzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 23a.

Lan eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala