76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2104
IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Asociación de Euskadi de Técnicos de Emergencias–AETE, lehenago Unión Profesional de Técnicos de Emergencias Sanitarias de Euskadi-UPTESE" erakunde sindikalaren estatutuen aldaketari (izena) dagozkion agiriak gordailatu direla jakinarazten duena.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, idatziz eta iragarki honen egunetik aurrera 8 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten, jakinarazten da Javier Criado Gómez jaunak (lehendakaria) "Asociación de Euskadi de Técnicos de Emergencias – AETE, lehenago "Unión Profesional de Técnicos de Emergencias Sanitarias de Euskadi-UPTESE" elkartearen estatutuen aldaketari (izena) dagozkion agiriak aurkeztu zituela, 2006ko martxoaren 10ean, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan. Elkarte horren eremuak honako hauek dira:
Lurralde eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Lanbide eremua: izenak dioena.
Halaber, estatutuak aldatzeko agiriaren sinatzaileak (izenak) ondokoak direla jasoarazten da:
Javier Criado Gómez jauna (lehendakaria); NAN: 22717942-J.
Idelfonso Oiarbide Azkondo jauna (idazkaria); NAN: 14244242-C.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 21a.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.