Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2103

IRAGARKIA, 2006ko martxoaren 21ekoa, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, S. Coop. kooperatiba sozietateak herri onurako izaera jasotzeko espedienteari buruzkoa.

Hona hemen Jesús Alfredo Ispizua Zuazua jaunak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak, egindako

IRAGARKIA:

Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, S. Coop. kooperatiba sozietateak, herri onurako izaera aintzatesteko eskabidea aurkeztu du, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren babesean. Dekretu horren 9. artikuluaren 3. paragrafoari jarraituz, jendaurrean jartzeko aldi bat irekitzen da, interesatuta dagoen edonork espedientea aztertu eta egoki deritzon alegazioak egin ahal izan ditzan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogei eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 21a.

Gizarte Ekonomiako zuzendaria,

JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


Azterketa dokumentala