Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2098

LEHIAKETA. Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko ibilgailuen atalerako ibilgailuak hornitzea helburutzat duen hornidura-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KM/2006/072 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea, Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: KM /2006/072.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ibilgailuen atalerako ibilgailuak hornitzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua:

c) Loteak: kontratuaren xedea 6 lotetan banatuta dago.

1. lotea: B1 motako turismo-ibilgailua.

2. lotea: B2 motako turismo-ibilgailuak.

3. lotea: C motako turismo-ibilgailua.

4. lotea: Lur orotarako ibilgailu luzea.

5. lotea: Isotermo ertaineko furgoi-ibilgailua.

6. lotea: 4x4 furgoneta arina eta kristalduna.

d) Gauzatzeko lekua: Lakuan dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ibilgailuen Atala, Vitoria-Gasteiz.

e) Gauzatzeko epea: kontratua betetzeko epea 2006ko abenduaren 31n amaitzen da.

Tarteko epealdiak: 1. lotea: 40 egun; 2. lotea: 40 egun; 3. lotea: 40 egun; 4. lotea: 40 egun; 5. lotea: 60 egun; 6. lotea: 40 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: seiehun eta berrogeita hamasei mila eta berrehun (656.200) euro, 6 lotetan banatua.

1. lotea: ehun eta hirurogeita zortzi mila (168.000) euro.

2. lotea: ehun eta hirurogeita bi mila (162.000) euro.

3. lotea: berrehun eta berrogeita hamalau mila eta seiehun euro (254.600 euro).

4. lotea: hogeita zortzi mila eta bostehun (28.500) euro.

5. lotea: hogeita bost mila eta zortziehun (25.800) euro.

6. lotea: hamazazpi mila eta hirurehun (17.300) euro.

5.– Behin-behineko fidantza.

1. lotea: hiru mila hirurehun eta hirurogei (3.360) euro.

2. lotea: hiru mila berrehun eta berrogei (3.240) euro.

3. lotea: bost mila eta laurogeita hamabi (5.092) euro.

4. lotea: bostehun eta hirurogeita hamar (570) euro.

5. lotea: bostehun eta hamasei (516) euro.

6. lotea: hirurehun eta berrogeita sei (346) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: kontratazio batzorde nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 85 17.

e) Faxa: 945 01 87 04.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko maiatzaren 5a.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Enpresaren urteko negozioen guztizko kopuruak, azken hiru urteetan, gutxienez lote guztien zenbatekoaren edo lizitatu nahi dituen loteen zenbatekoen halako hiru izan behar du. Aurrekoa egiaztatzeko, lizitatzaileek azken hiru urteetako negozioen guztizko kopuruaren gaineko zinpeko aitormena egingo dute (plegu honi erantsi zaio egiaztagiri-eredua).

– Lizitatzaileek egiaztatu behar dute eskainitako ibilgailuek betekizun teknikoen pleguan ezarritako gutxieneko betekizunak betetzen dituztela. Horretarako eskainitako ibilgailuen deskripzioa eta katalogoak aurkeztuko dituzte. Elektronikoki lizitatuz gero, "URL"a adieraziko da eskainitako ibilgailuen deskripzioa eta ezaugarriak kontsultatu ahal izateko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko maiatzaren 8a, arratsaldeko 16:30 baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

2) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: gehienera jota, 1.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko maiatzaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Kontratazio-prozedura honek elektronikoki lizitatzeko aukera onartzen du. Interesatuek dokumentazioa bidaltzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren atari orokorrean (www.euskadi.net) beren eskura jarritako informatika-tresna, hau da, www.contratación.info atari espezializatua erabiliko dute.

11.– Iragarkien gastuak.

BOEn argitaratzea (gehienezko zenbatekoa, gutxi gorabehera): mila (1.000) euro.

EHAAn argitaratzea: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2006ko martxoaren 31.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala