Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2097

IRAGARKIA, "kontsumoari buruzko tailer ibiltariak eta aste monografikoak antolatzea" helburu duen administrazio-kontratu berezia prozedura irekiz eta lehiaketa bidez esleitu dela iragartzeko dena (KBN C06/012/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Administrazio eta Berrikuntza eta Energia Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/012/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: administrazio-kontratu berezia.

b) Helburua: kontsumoari buruzko tailer ibiltariak eta aste monografikoak antolatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2005eko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 225. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 321.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko urtarrilaren 2a.

b) Kontratista: Ortzadar SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hamazazpi mila (317.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 24a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala