Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
2096

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa egiteko bideratutako L2 843/05-P hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 843/05 desahuzioari buruzko hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Luciano Coroso Echezarreta.

Abokatua: Javier Martínez González.

Prokuradorea: Julián Sánchez Alamillo.

Demandatua: Antonio Paulo Amaral Rocha.

Gaia: errendamenduko errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Baietsi egin dut Luciano Coroso Echezarretak, Sánchez Alamillo prokuradore jaunak ordezkatuak, aurkeztutako demanda, eta demandatzaileak eta Antonio Paulo Amaral Rochak 2005eko ekainaren 15ean sinatutako errentamendu-kontratua suntsituta dagoela deklaratzen dut. Demandatua, beraz, Laguardia kaleko 22 zenbakian dagoen etxebizitza aurtengo apirilaren 24a baino lehenago libre uztera kondenatzen dut, baita ohartarazi ere hala egin ezean, bota egingo dela.

Demandatua auzi-jartzaileari 6.908,84 euro, gehi 2005eko martxoaren 1etik prozedura amaitu arte sortutako errentak ordaintzera kondenatzen dut, baita zitazio judizialetik aipatu kopuruaren legezko interesak eta epai hau ematen denetik Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan xedatutakoa ere.

Demandatua lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Antonio Paulo Amaral Rocha demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala