76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Getxoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
2095
EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatik desahuzioa egiteko eta errentak erreklamatzeko L2 43/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: L2 43/06 hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.
Demandatzailea: Itziar Iribar Bilbao.
Abokatua: Oscar Ignacio Bidea Rodríguez.
Prokuradorea: Alfonso Legorburu Ortiz de Urbina.
Demandatua: Eugenio Puertas Anillo eta María Pilar Ruíz Iciar.
Gaia: ordainketa ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.
Aipatutako judizioaren gainean eman da epaia. Hau dio epaitzak:
EPAITZA
1.– Baietsi egin dut Legorburu prokuradoreak Itziar Iribar Bilbaoren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Eugenio Puertas Anillo eta María Pilar Ruiz Iciarren aurkakoa. Hori dela eta, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua indargabetutzat jotzen dut. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako dela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.
Halaber, demandatua demandatzaileari 1.800 euro ordaintzera kondenatzen dut 2006ko urtarrilera arte zor dituen errentengatik. Gainera, ordutik aurrera eta etxea libre utzi arte sortutako errentak (hileko 600 euro) ordaindu beharko dizkio bai eta berandutza-interesak (% 3) ere iragandako hilabeteko edo hilabetearen zatikiko, sortzen denetik ordaindu arte.
2.– Alderdi demandatuari ezarri dizkiot prozesu honetan sortutako kostuak.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).
Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dut.
Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon (Gipuzkoa), 2006ko martxoaren 9an.
Eugenio Puertas Anillo eta María Pilar Ruíz Iciar demandatuak bere bizilekuan aurkitu ezin izan direnez eta komunikazioa jakinarazi ezin izan zaienez ondorio guztietarako, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.
Getxo, 2006ko martxoaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.