Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2094

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako L2 115/05 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Getxoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, Concepción García Gómezek eskatuta, L2 115/05 hitzezko judizioa bideratu da, David Gallardo Ceballosen eta Juan Antonio Palomino Ayoren aurka, zenbateko bat erreklamatzeko. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

115/05 HITZEZKO JUDIZIOA
29 EPAIA

Getxo, 2006ko martxoaren 22a.

Balbino Ferreirós Pérezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratuak, 115/05 hitzezko judizioaren autoak ikusi ditu, Concepción García Gómezek –adinez nagusia- eskatuta, Velasco Goyenechea prokuradore andreak ordezkatuta eta Martínez Sáenz abokatu andreak lagunduta, David Gallardo Ceballos eta Juan Antonio Palomino Ceballosen aurka, biak adinez nagusiak eta auzi-iheslari deklaratuak.

EPAITZA

Baietsi egin dut Velasco Goyenechea andreak Concepción García Gómezen izenean eta ordez aurkeztu zuen demanda David Gallardo Ceballos eta Juan Antonio Palomino Ayoren aurka, auzi-iheslariak. Beraz, deklaratzen dut Bar Gallito izeneko negozio-lokalaren errentamendu-kontratu pribatua, hain zuzen, alde biek 2003ko abuztuaren 4an sinatu zutena, ez baitituzte errentak ordaindu (lokala: Langileria, 174, Leioa). Halaber, demandatuak legez ezarritako epean finka libre eta auzi-jartzailearen eskura uztera kondenatzen ditut, baita ohartarazi ere hala egin ezean, bota egingo direla, eurek kostuak ordainduta. David Gallardo Ceballos eta Juan Antonio Palomino Ayo auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera kondenatzen ditut: 12.195,09 euro 2006ko martxora arte ordaindu gabeko errentengatik, berandutza-interesak demanda aurkeztu zenetik (2005eko martxoaren 16a), 2005eko apiriletik 2006ko martxora arteko hilabeteei dagozkienak izan ezik. Izan ere, interesok errentak ordaindu behar zirenetik zenbatuko dira. Azkenik, David Gallardo Ceballos eta Juan Antonio Palomino Ayo kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 2006ko martxotik aurrerako errenta ordaindu gabeak solidarioki ordaintzera alokairuan hartutako lokala auzi-jartzailearen eskura utzi arte.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, demandatuak auzi-iheslari daudela kontuan izanda, eta ebazpena irmo ez denez, jakinaraz bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezaketela bost eguneko epean ebazpena eman zenetik aurrera kontatzen hasita. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu behar da Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatz dezan (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 455. artikulua eta hurrengoak).

Eta honen bitartez, epaia eman, agindu eta sinatu egiten dut.

David Gallardo Ceballos demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta seiko martxoaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala