76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Durangoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2093
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako L2 254/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: L2 254/05 prozedura arrunta.
Demandatzailea: María Teresa Barrueta Ania.
Abokatua: Reyes Blanco Gaiton.
Prokuradorea: Francisco Javier Sanz Velasco.
Demandatua: Meybe Ruíz Gregorio.
Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioan, 2006ko otsailaren 7an epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:
"Baietsi egin dut Sanz Velasco prokuradore jaunak María Teresa Barrueta Aniaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Meybe Ruíz Gregorioren aurkakoa –auzi-iheslaria-. Beraz, demandatua auzi-jartzaileari 3.827,13 euro ordaintzera kondenatzen dut, baita judizioz kanpoko interpelaziotik sortutako legezko interesak ere.
Halaber, Meybe Ruíz Gregorio kondenatuak prozeduran sortutako kostuak ordainduko ditu."
Demandatu den Meybe Ruíz Gregoriori epaia jakinarazi ezin izan zaionez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.
Durango (Bizkaia), 2006ko martxoaren 23a.
IDAZKARI JUDIZIALA.