Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2091

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako L2 486/05 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ETA ERREKERIMENDU
ZEDULA

Aipatu prozeduraren gainean ebazpena eman da; hau dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Juan Carlos Escribano García.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Data: bi mila eta bosteko abenduaren hogeia.

Aurkeztutzat jotzen dira: aurreko idazkia ahalordearen kopiarekin, agiriekin eta euren kopiekin. Asategi Bizkarra prokuradorea eta Asategi Bizkarra prokuradorea parte dira Joseba Zapirain Eguiazabal eta María Olatz Salaberria Zuloagaren ordez. Ordezkaritza egiaztatuta dago.

AURREKARIAK

Bakarra.– Aipatutako prokuradoreak Joseba Zapirain Eguiazabal eta María Olatz Salaberria Zuloagaren izenean eta ordez demanda bat aurkeztu du, Iñaki Arteche Elexperen kontra betearaztea agindu dadila eskatuz. Titulu betearazle honetan oinarritzen da:

Donostiako notario Fermín Lizarazu Aramayoren aurrean 2003ko azaroaren 20an egindako eskritura publikoa (4.183 protokolo zk.).

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako zehaztasunak eta agiriak, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 6., 7., 23., 31. eta 538. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.– Ikusi dira demandan adierazitako uziak. Epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, aipatu lege prozesaleko 36., 45. eta 545. artikuluekin bat etorriz; lurraldeari dagokionez ere eskumena du, 684. artikulua aplikatuta.

Hirugarrena.– Prozedura Zibileko Lege berriaren 685.2 artikuluak eskatzen duenez, aurkeztu den tituluak baditu betearazpen bat abiarazteko lege horretan eskatzen diren baldintzak, lege horren 517. artikuluko 4 zenbakiaren barruan dagoenez; 549. artikuluan eskatzen direnak betetzen ditu demandak; 550. artikuluan aipatzen diren agiriak aurkeztu dira eta, azkenik, 551. artikuluan jasotzen diren baldintza eta betekizun prozesalak betetzen ditu. Beraz, bidezko da eskatzen diren baldintzen arabera betearazpena abiaraztea.

Laugarrena.– Betearazpenaren arrazoi izan den zorra bermatzeko hipotekatutako ondasunak soilik betearaziko dira. Bestalde, hipoteka eratzeko eskrituran jasoko dira, batetik, hipotekatutako ondasunei interesatuek jarritako prezioa —enkanteko tipoa izango baita—, eta bestetik, zordunak zehaztutako helbidea, errekerimenduak eta jakinarazpenak egiteko. Horiek horrela, prozesu honen izapideketak Prozedura Zibilari buruzko Lege berriko III. liburuko IV. tituluan ezarritako arauak bete beharko ditu, bai eta V. kapituluan jasotako berezitasunak ere, lege prozesal horren 681. eta 682. artikuluetan ezartzen denez.

XEDAPENAK

1.– Joseba Zapirain Eguiazabalek eta María Olatz Salaberria Zuloagak eskatuta, Iñaki Arteche Elexperen aurkako exekuzioa agintzen da honako zenbatekoengatik: 166.109,74 euro, tronkorenak, eta epemugatutako interesak, eta 48.900 euro sortuko diren interesak, gastuak eta kostuak estaltzeko (guztira: 215.009,74 euro).

2.– Eman bekio agindua Durangoko Jabetza erregistratzaileari hipotekatutako landa-finkaren inguruko zehaztasunak jasoko dituen ziurtagiria bidal dezan. Finka: Iguilla Goikoa izeneko mendia (Zeanuriko jurisdikzioa) eta Iguilla Goikoa izeneko aterpetxea (Gorbea); 1701. liburukia, 60. liburua, 71. folioa, Zeanuriko erregistroko 2483. finka, 6. inskripzioa. Landa-finkari buruzko zehaztasunak:

1) Hipotekatutako ondasunaren jabetza-titularitatea eta gainontzeko eskubide errealak.

2) Hipotekatutako ondasunaren gainean dauden edozein motatako eskubideak, bereziki ondasunaren inskribatutako kargen zerrenda osoa edo, hala bada, kargetatik libre egotearen adierazpena.

3) Alderdi betearazlearen aldeko hipoteka ezeztatu gabe eta indarrean dagoela, edo, halakorik bada, Erregistroan dauden ezereztatzeak eta aldaketak.

3.– Alderdi betearaziari ondokoa errekeritu: hamar eguneko epean, betearazpena agintzeko arrazoi diren kopuruak ordain ditzala.

4.– Alderdi betearaziari ebazpen hau jakinarazi eta betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatu, epatzerik eta zitaziorik egin gabe, hain justu ere, edozein unetan betearazpenean azaltzeko aukera izan dezan.

5.– Aurkeztutako ahalordea itzuli, autoetan haren testigantza egin ondoren.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik (PZLb-ko 551.2. artikulua), hala ere horrek ez du eragotziko zordunek agindu den exekuzioari aurka egitea, auto hau jakinarazten den egunetik harako hamar eguneko epearen barruan.

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Iñaki Arteche Elexperen jaraunspen jasogabea non dagoen ez dakigunez gero, ediktu hau egin dut jakinarazpen-zedularen eta ordainketa-errekerimenduaren balioa izan dezan.

Durango (Bizkaia), 2006ko urtarrilaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala