Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
2090

EDIKTUA, 639/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 639/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Finanzia Autorenting SA.

Abokatua: Pedro Luis Martínez de Artola González.

Prokuradorea: Rafael Stampa Sánchez.

Demandatua: María Carmen Frades Larumbe eta Renteria Wall Street Institute SLU –likidazio-bidean-.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Stampa prokuradore jaunak Finanzia Autorenting SAren ordez aurkeztu duen demanda, Renteria WSI, SLren eta María Carmen Frades Larrumberen aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari, batera eta solidarioki, honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: 8.092,32 euro eta demanda aurkeztu denetik sortutako legezko interesak, ebazpen hau eman den egunetik bi puntuz gehituta. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Demandatuek, María Carmen Fradesek eta Renteria Wall Street Institute SLUk –likidazio-bidean-, egun helbidea non duten ez dakigunez gero, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 2006ko martxoaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala