Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2089

EDIKTUA, L2 363/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 363/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Comercial Garce SA.

Abokatua: Pedro J. Jiménez Solana.

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Demandatua: José Carlos Ortiz de Arri Nieto eta Camino Uno SL.

Gaia: judizio arrunta.

2006ko martxoaren 8an, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Baietsi egin dut osorik Amunarriz prokuradore andreak Comercial Garce SAren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Camino Uno SL eta José Carlos Ortiz de Arri Nietoren aurka. Beraz: a) Deklaratzen dut Camino Uno SLk Comercial Garce SA demandatzaileari 6.885,14 euro zor dizkiola demandari erantsitako garraio-fakturen prezioa ez ordaintzeagatik. b) 6.885,14 euroko zenbatekoa ordaindu beharra dela-eta, José Carlos Ortiz de Arri Nieto administratzaile demandatuak solidarioki erantzun behar du Comercial Garce SAren aurrean. Izan ere, merkataritza-sozietate bateko administratzaile bati dagozkion funtzioak betetzeko orduan zabarkeriaz jokatu du, erantzukizun mugatuko sozietateei aplikatzen zaien SALeko 127., 133. eta 135. artikuluekin bat etorrita. c) 6.885, 14 euroko zenbatekoa ordaindu beharra dela-eta, administratzaile demandatuak demandatzailearen aurrean solidarioki erantzun behar du ez baitu bete EMSLeko 105.5 artikuluan ezarritakoa, lege horretako 104.1.c) artikuluari dagokionez. d) Demandatuak aipatu deklarazio horiek onartzera eta betetzera kondenatzen ditut, bai eta auzi-jartzaileari solidarioki ondokoak ordaintzera ere: 6.885,14 euro, zenbateko horren legezko interesa interpelazio judizialaz geroztik (2005eko apirilaren 14a). Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke idatziz epaitegi honetan, bost eguneko epean, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako bideari jarraituz.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

José Carlos Ortiz de Arri Nieto eta Camino Uno SL demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko (PZLb) 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 2006ko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala