Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
2087

EDIKTUA, L2 115/04-M prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 115/04 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Alderdi demandatua: Ana Hernández Borja.

Gaia: L09 TIT IV eta VII adostasunik gabeko prozedurak.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira hitzez hitz:

EPAIA

Epailea: Carmen Giménez Vegas.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta seiko otsailaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Abokatua: Joaquín Gastón Fernández.

Prokuradorea: Begoña Perea de la Tejada.

Alderdi demandatua: Ana Hernández Borja.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: L09 guraso-ahala kentzea.

EPAITZA

Baietsi egin dut Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako demanda, Ana Hernández Borjaren aurkakoa. Beraz, andre horri EHB adingabekoarekiko guraso-ahala guztiz kentzea erabaki dut.

Alderdi bati ere ez zaio kosturik ezarriko.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaileak, 2006ko martxoaren 22ko probidentziaren bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko martxoaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala