Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
2086

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gainean burututako 553/05-R prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 553/05-R adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: José Antonio Magdaleno Ruíz.

Abokatua: Juan Miguel Delgado Ocejo.

Prokuradorea: Isabel Mardones Cubillo.

Demandatua: Norma Guzmán Sosa.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Baietsi egin dut auzi-iheslari den Norma Guzmán Sosaren kontra, José Antonio Magdaleno Ruízen izenean eta ordez, Isabel Mardones Cubillo prokuradoreak aurkeztutako demanda. Beraz, aipatutakoek egindako ezkontzako dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin eta prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Epai hau irmoa egin ostean, horren berri eman ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari. Horretarako, dagokion idatzagiria egin, epaiaren orri-bazterrean oharra jartzeko.

Demandatu den Norma Guzmán Sosak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko martxoaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala