Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2085

EDIKTUA, errentamendu-kontratu bat suntsitzeko burututako 227/05 L2 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 227/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Raquel Ugalde Zabaleta andrea, Raquel Maria Luisa Ovejero Ugalde andrea eta Ana Maria Ovejero Ugalde andrea.

Abokatua: Alfredo Gonzalez Avila jauna, Alfredo Gonzalez Avila jauna eta Alfredo Gonzalez Avila jauna.

Prokuradorea: Pedro Maria Santín Diez jauna, Pedro Maria Santín Diez jauna eta Pedro Maria Santín Diez jauna.

Demandatua: Alicia Manzano Serrano eta Manuel Novoa Rodriguez.

Gaia: N07, errentamenduak.

Aipatu judizioaren gainean 227/05 ohiko epaia eman da. Hona xedapen zatia eta epaia:

EPAIA

Epailea: Ana García Orruño andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta bosteko ekainaren hamalaua.

IZO: 48.04.2-05/007670 	Prozedura: L2 227/05 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Raquel Ugalde Zabaleta, Raquel Maria Luisa Ovejero Ugalde eta Ana Maria Ovejero Ugalde.

Abokatua: Alfredo Gonzalez Avila

Prokuradorea: Pedro Maria Santín Diez.

Alderdi demandatua: Alicia Manzano Serrano eta Manuel Novoa Rodriguez.

Judizioko gaia: N07, errentamenduak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Santín prokuradore jaunak Raquel Ugalde Zabaleta, Raquel Maria Luisa Ovejero Ugalde eta Ana Maria Ovejero Ugalderen izenean eta ordez demanda aurkeztu zuen Alicia Manzano Serrano eta Manuel Novoa Rodriguezen aurka. Bertan, egitateak eta bere iritziz kasu honetan aplikagarri diren zuzenbideko oinarriak alegatu ostean, Epaitegiari epaia ematea eskatu zion, demandan eskatutakoaren ildotik.

Demandaren izapideak egiteko onarpena jaso ostean, demandatuak epatu ziren baina epea iragan eta ez zuten ezer egin; ondorioz, prozesuan auzi-iheslaritzat hartu ziren.

Bigarrena.– Aurretiazko Entzunaldia egin ostean, ekainaren 13a izendatu zen ikustaldia egiteko eta egun horretan Autoak amaituta geratu ziren ebazpen hau emateko.

Hirugarrena.– Auto hauek izapidetzerakoan legezko manuak bete dira.

EGITATE FROGATUAK

Honakoa egiaztatu da: Ana M.ª Ovejero Ugalde andrea, M.ª Luisa Ovejero Ugalde andrea eta Raquel Ugalde Zabaleta andrea, Areilza doktorearen kaleko 29ko hirugarren solairuko ezkerraldean dagoen etxebizitzaren jabeak direla eta 2004ko abuztuaren 31n Manuel Novoa jaunari eta Alicia Manzano Serrano andreari alokatu zietela errenta baten truke. Ohiko etxebizitza moduan erabiltzeko hitzartu zuten, kaltegarri izan zitekeen edozein ekintza burutzeko debekuarekin.

Etxebizitzan egoteko maizterrak baimendutako pertsonek erabili dute etxebizitza hasiera hasieratik, prostituzioan aritzeko. Komunitatekoak ez diren pertsona asko sartzea ekarri du horrek, ezorduetan ere, eta, halaber, etxebizitza horrekin zerikusirik ez duten beste auzokideen atezain automatikora eguneko eta gaueko ordu guztietan deitzea. Igogailua, bestalde, ezorduetan ere etengabe erabiltzen da eta horrek zaratak sortzen ditu, azken solairuko egoiliarrei ondoezak sortzen dizkiela.

EPAITZA

Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Pedro Maria Santín Diez jaunak Ana M.ª Ovejero Ugalde, M.ª Luisa Ovejero Ugalde eta Raquel Ugalde Zabaletaren izenean aurkeztutako demanda eta deklaratu egiten dut amaitutzat, halaber, 2004ko abuztuaren 31n Bilboko Areilza doktorearen kaleko 29ko hirugarren solairuko ezkerraldean demandatuekin, Manuel Novoa eta Alicia Manzano Serranorekin, egindako kontratua. Kondenatu egiten ditut demandatuak deklarazio honetan ezarritakoa betetzera, etxebizitza uztera eta kostuak ordaintzera.

Demandatua den Alicia Manzano Serranoren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko ediktu baten batez jakinaraztea ebatzi da, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala