76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2083
EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko bideratutako jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau
JAKINARAZTEN DUT:
Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 3/06 prozedura bideratu dela, Esther Larrea Esnal prokuradoreak eskatuta Francisco Martín Sánchezen ordez, finka hau inmatrikulatzeko:
"Malabrigoko etxe bat, ogia erretzeko labe eta antuzanoarekin. Hogeita hamar zenbakia dauka, eta Zallako Kontzejuan dago. Etxabea, lehenengo solairua eta ganbara dauzka, eta ehun eta hirurogeita hemeretzi metro eta berrogeita hamabi zentimetro koadro hartzen ditu (pareten lodiera barne). Mugakideak: ekialdean eta iparraldean, Pedro Laceak ereiten duen lur-saila; hegoaldean, Montellanora doan gurdibidea; eta mendebaldean, Castro Urdialesera doan errege-bidea. Antuzanoa berrogeita hamalau metro eta sei zentimetro koadrokoa da".
Balmasedako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 166. liburukian, 144. liburuan, 31. orrialdean; Zallako 482. finka.
Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.
Halaber, Urrutia familia (Felisa Urrutia Ibarra, María Josefa Urrutia Hernández, Juan Bautista Reyes Urrutia Hernández, María del Carmen Julia Urrutia Hernández, María Dolores Carmen Urrutia Hernández, Eduardo Abásolo Urrutia, José María Abásolo Urrutia, María Abásolo Urrutia, Encarnación Villodas Menchaca, María del Carmen Abásolo Villodas, Encarnación Abásolo Villodas, María del Pilar Abásolo Villodas, Vicente Urrutia Benítez, María del Perpetuo Socorro Urrutia Benítez, María del Carmen Urrutia Benítez, María del Pilar Urrutia Benítez, María de la Concepción Urrutia Benítez, María Josefa Urrutia Benítez, María Teresa Urrutia Benítez, y María Soledad Urrutia Benítez), Benigno Sainz Ezquerra Sainz Ezquerra eta Sinforosa Sainz Ezquerra jabekideei, haien guztien jaraunsleei, kausahabenteei eta jaraunsle jasogabeei dei egiten zaie, finkaren jabe gisa, lehen aipatutako epean espedientean ager daitezen eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.
Balmaseda (Bizkaia), 2006ko martxoaren 21a.
IDAZKARIA.