Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2082

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko bideratutako 219/03 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Urko Giménez Ortíz de Zaratek, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko epailea naizen aldetik, honakoa

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeko traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten 219/03 prozedura bideratzen ari da, José Antonio Palacio Casadok, Jon Palacio Casadok, María Teresa Palacio Casadok eta Adelaida Casado Blancok eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

Landa-finka, belardirako erabiltzen den etxaldea, Bollano izeneko lekuan (Soscañoko kontzejua). Itxita dago, eta fruta-arbolak eta mahastiak dauzka. Mugakideak: iparraldean, Lorenzo Arruabarrenaren jaraunsleak; hegoaldean eta mendebaldean, Soscañoko Llosa; eta ekialdean, finkako bertako etxaldea (Bollano) eta Soscañora igotzen den errepidea. Azalera: hektarea bat eta laurogeita hamar area. 208. liburukian, 21. liburuan, 53. folioan dago inskribatuta; 972. finka.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Balmaseda (Bizkaia), 2004ko urtarrilaren 20a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala