Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2081

EDIKTUA, 447/05 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 447/05 prozedura arruntaren autoak.

Alderdi apelatua: Javier Sainz SL.

Gaia:

Aipatu errekurtsoaren gainean ebazpena eman da, zeinaren idazpurua eta xedapenak honako hauek baitira:

183 EPAIA

Epaileak:

María Concepción Marco Cacho.

Ana Isabel Gutiérrez Gegundez.

Carmen Keller Echevarria.

Bilbao, bi mila eta seiko martxoaren hamazazpia.

Goian aipatutako magistratuek apelazioan ikusi dituzte Probintzia Auzitegi honetako Hirugarren Sekzioan 741/02 prozedura arruntaren autoak; auto horiek Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu ziren, eta honako hauek dira alderdiak: apelatzaile gisa, Banco Vitalicio eta Dragados y Telecomunicaciones Dyctel SL, Jesús Fuente Lavín prokuradoreak ordezkatuta eta Carola Díaz de Lezana Urruela eta Alberto Sainz de Aja abokatuek, hurrenez hurren, zuzenduta; apelatu gisa, Telefónica de España SAU, Rodrigo y Villar prokuradore andreak ordezkatuta eta Jesús María Conde Redondo abokatuak zuzenduta; eta Javier Sainz SL, auzi-iheslaria bera.

Inpugnatutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean onartu eta adierazitzat jo dira.

EPAITZA

Ezetsi egin ditugu Banco Vitalicio eta Dragados y Telecomunicaciones Dyctel SL jarritako apelazio-errekurtsoak, 2004ko apirilaren 6an Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoak; beraz, berretsi dugu ebazpen hori eta apelatzaileei berariaz ezartzen dizkiegu bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak.

Ebazpen hau irmoa denean, autoak, epai honen testigantzarekin batera, jatorrizko epaitegira itzuliko dira, betearazteko.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.

Javier Sainz SL alderdi apelatua non den ez dakigunez, epaitegiak 2006ko martxoaren 21eko probidentzia batez erabaki du ediktu hau EHAAn argitaratzea jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko.

Bilbao, 2006ko martxoaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala