Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
2080

EDIKTUA, 15/05 salako erroiluaren ondoriozkoa.

Nik, Juana María Aguirre Elso andreak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor Arloko idazkari naizen aldetik,

JAKINARAZTEN DUT:

15/05 salako erroiluan María Deseada Tramullas Velascori ondokoa jakinaraztea ebatzi da.

"Probidentzia.– Bilbao, bi mila eta seiko martxoaren seia.

Konstituzio Auzitegiko Bigarren Salak igorritako ebazpenaren berri emanda, batu bekie dagozkion jarduketei eta, gertakariak arau-hauste penal ez direnez, jarduketak artxibatzea erabakita, artxiba bedi salako erroilu hau. Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari eta salatzaileari.

Inpugnatzeko modua: erregu-errekurtsoa (PKLko 236.artikulua). Idatziz eta letradu batek sinatuta aurkeztuko da epaitegi honetan hiru egun balioduneko epean, azken aldaketa egin eta biharamunetik hasita (PKLko 238. artikulua).

Salak erabaki eta lehendakariak izenpetzen du. Fede ematen dut."

Epaia jasota geratzeko, María Deseada Tramullas Velascori jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta seiko martxoaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala