Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2079

AGINDUA, 2006ko martxoaren 27koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, irailaren 2ko 203/2003 Dekretuan aurreikusitako ernalkuntza autogamoko zereal-haziak 2005-2006 kanpainan ekoizteko diru-laguntzak emateko deialdia egin duena.

203/2003 Dekretuak, irailaren 2koak (EHAA, 177. zk., 2003ko irailaren 11koa), EAEn ernalkuntza autogamoko zereal-hazien kalitatea sustatzeko plana ezartzen du. Plan horren bidez, laguntzak emango dira ekitaldi bakoitzean ernalketa-autogamoko zereal-hazien ekoizpenerako, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak lehendik onetsitako ekintza-planean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

6. artikuluan xedatzen denaren arabera, urtero, sailburuaren agindu bidez, laguntzen deialdia egingo da. Agindu horretan, eskabideak aurkezteko epea ezarriko da eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean dekretu horri jarraiki eta EAEko Aurrekontu Orokorren kargura emango diren laguntzen guztizkoa ezagutaraziko da.

Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

2005-2006 kanpainari dagokion ernalkuntza autogamoko zereal-hazien ekoizpena dela-eta irailaren 2ko 203/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau aurkezten den egunaren biharamunetik aurrera (203/2003 Dekretu horrek, irailaren 2koak, EAEn ernalkuntza autogamoko zereal-hazien kalitatea sustatzeko plana ezartzen du).

Diru-laguntzetara biltzeko eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari bidali behar zaizkio. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen duen edozein eraren bidez aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena.– Agiriak.

Laguntza-eskabidearekin batera, 203/2003 Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitako agiriak aurkeztu behar dira. Honako hauek izango dira:

– Ekintza-plana aplikatuz hazi ziurtatuak ekoizteko egindako jardueren memoria.

– Ugaltzeko, eskuratzaileen lizentzia behar duten barietateei dagozkien hazi ziurtatuen guztizko kopuruari buruzko agiriak.

– Irailaren 2ko 203/2003 Dekretuaren 3. artikuluak onuradunei eskatzen dizkien baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Ez da beharrezkoa izango aurretik aurkeztutako dokumentazioa aurkeztea baldin eta eransten ez diren agiriak dagoeneko administrazioaren eskuetan badaude, hiru urte lehenagotik asko jota, eta ezertan aldatu ez badira. Nolanahi ere, eskabidearekin batera, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela frogatzen duten agiri eguneratuak aurkeztu beharko dira.

– Xede bererako egin diren beste eskabideen zerrenda, eskabide bakoitzaren izapide-egoera eta guzti. Beste diru-laguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.

Hirugarrena.– Laguntzen zenbatekoa, guztira.

Agindu honi jarraiki ematen diren laguntzak EAEko Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira eta horien zenbatekoak, guztira, ezingo du 60.107 eurotik gorakoa izan.

Aurrekoa gorabehera, zenbateko hori eguneratu egingo da indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketarik egiten bada. Hala izatekotan, aldaketen ondoriozko diru-izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez, laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik.

Laugarrena.– Baliabideak.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da epea.

Bosgarrena.– Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 27a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala