Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2077

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 15ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Eusebio Echave, S.A.ri Berantevilla eta Zambrana (Araba) udalerrietan dagoen La Ociosa izeneko (2029 zenbakia) "C" sekzioko baliabideak ikertzeko baimena eman zaiola argitara dadila xedatzen duena.

Abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onesten duen Meatze Erregimenari buruzko Arautegi Orokorreko 101. artikuluan xedatutakoarekin bat, "C" sekzioko baliabideak ikertzeko baimena eman zaiola argitara dadila xedatzen duena.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Eusebio Echave, S.A.ri ondoren adierazten den ikertzeko baimena eman zaiola argitaratzeko agintzea:

Izena: La Ociosa.

Zenbakia: 2029.

Baliabidearen sekzioa: "C".

Emakidaren iraupena: hiru urte.

Azalera: hirurogeita zoztzi meategi-koadrikula.

Demarkazio-planoa: 2006ko matxoaren 7koa.

Udalerriak: Berantevilla eta Zambrana (Araba).

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Berrikuntza eta Energia sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko matxoaren 15a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala