76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
2076
EBAZPENA, 2006ko martxoaren 20koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan (64/06 zenbakiko Prozedura Laburtukoa) interesa izan lezaketenak epatzen dituena.
Goian azaldutako Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa (64/06 zenbakiko Prozedura Laburtukoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2005eko azaroaren 25eko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horrek, 2004ko urriaren 8ko Ebazpenaz (urriaren 29ko EHAA, 108. zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizialeko 90 plaza betetzeko hautaketa prozeduraren Bosgarren Oinarrian aurreikusitako Epaimahai Kalifikatzailearen 2005eko uztailaren 13ko Akordioaren kontra Ertzaintzako funtzionarioak aurkeztutako Gorabidezko Errekurtsoa ezesten du. Vitoria-Gasteizko 1. zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2006ko martxoaren 20a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
GUADALUPE CAMINO GARCÍA.