76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2072
EBAZPENA, 2006ko martxoaren 24koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, zuzendari beraren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salak Aitor Sarralde Díaz jaunak jarritako 192/04 zenbakiko administrazioarekiko auzi errekurtsoan emandako epaia betez. 2004ko Ebazpen horrek, hain zuzen ere, aldatu egin zuen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenean -Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduz deitutako hautatze-prozesuak, irakasleen kidegoetan sartzekoak, gainditu zituzten izangaien zerrenda argitaratzeko zenean- agertu zen hautatutako izangaien zerrenda.
2005eko abenduaren 19an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak epaia eman zuen, Aitor Sarralde Díaz jaunak jarritako 192/04 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari zegokionez, honela eman ere:
"..., eta Aitor Sarralde Díaz jaunaren ordezkaritza prozesalak jarritako administrazioaren auzi-errekurtsoa zati batean baietsiz, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena deuseztatu behar dugu, ebazpen horrek ez baitu Zeharkako Txirula espezialitaterako aukeratutako izangaien zerrendan inongo izangairik sartu. Beraz, errekurtsogileari aitortu egin behar zaio bere eskubidea, hautaketa-prozesua gainditu duten oposiziogileen zerrendan dagokion ordena aldatu diezaioten, eta hortik ateratzen baldin bada puntuaziorik onena duen izangaia dela, hautaketa-prozesua gainditu duten aukeratutako izangaien zerrendan sar dezatela, zerrenda horretan sartu behar zuen datatik aurrerako ondorioekin, eta deialdiaren oinarrietan aurreikusitako gainerako jarduerekin jarrai dezatela. Kalte-ordainei dagokien uzi edo pretentsioa, bestalde, ezetsi egiten da."
Aipatu epaiaren epaitzak erabaki duena betez, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatzea. Ebazpen horrek, halaber, aldatu egin zuen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenean -Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduz deitutako hautatze-prozesuak, irakasleen kidegoetan sartzekoak, gainditu zituzten izangaien zerrenda argitaratzeko zenean- agertu zen hautatutako izangaien zerrenda. Beraz, Aitor Sarralde Díaz jauna hautatutako izangaitzat sartzea Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoan, Zeharkako Txirula espezialitatean, ondoko puntuazioarekin: 12,97.
Bigarrena.– 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren hamargarren oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkezteko izapidea betetzat jotzen da, kontuan hartuta Aitor Sarralde Díaz jaunak gainditu egin zuela, halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduz deitutako hautaketa-prozesua, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidego berean, Zeharkako Txirula espezialitatean, 2002ko azaroaren 8ko aipatu Aginduak eskatutako dokumentuak aurkeztu zituelarik.
Hirugarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak praktiketako funtzionario izendatu du Aitor Sarralde Díaz jauna.
Laugarrena.– Langileriaren Kudeaketa zuzendariak beharrezko neurri eta jarraibide guztiak hartu ahal izango ditu Ebazpen hau garatzeko.
ERREKURTSOAK:
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari dagokio epaia betetzeko izapideetan plantea daitekeen arazo edo kuestio oroz arduratzea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109 artikuluek xedatu dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 24a.
Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGUIRRE.