Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1794

IRAGARKIA, Bilboko Emilio Campuzano BHIrako elektro-higaduraren makina batez hornitzeko, eta material hori entregatu eta instalatzeko kontratazioa helburutzat duen lehiaketa publikoa esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 003/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Helburua: Emilio Campuzano BHIrako elektro-higaduraren makina batez hornitu, eta material hori entregatu eta instalatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2006ko otsailaren 23ko EHAA, 38. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 70.284,00 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko martxoaren 13a.

b) Kontratista: Ona Electro-Erosión S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 70.284,00 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 13a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala