Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1792

IRAGARKIA, Pasaian (Gipuzkoa) Araneder-01 Aldean, 1-Azpialdean 8 gizarte-etxebizitza, trastelekuak eta garajeak eraikitzeko lanen kontratua esleitu dela jakitera emateko dena (18/05 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 18/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Pasaian (Gipuzkoa) Araneder-01 Aldean, 1-Azpialdean 8 gizarte-etxebizitza, trastelekuak eta garajeak eraikitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2005eko urriaren 31ko EHAA, 207. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat berrehun eta hirurogei mila seiehun eta hogeita bederatzi euro eta hamazazpi zentimo (1.260.629,17), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko otsailaren 20a.

b) Kontratista: Arabako Lanketa, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat berrehun eta berrogeita sei mila zazpiehun eta hirurogeita bi euro eta zortzi zentimo (1.246.762,08), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 20a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala