Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1789

LEHIAKETA. Iragarkia, "Euskalduntze zerbitzua" xede duen aholkularitza eta laguntza kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/003/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zuzendaria. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/003/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren euskalduntze zerbitzua.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: betekizun teknikoen pleguko 6. puntuan zehaztutakoak.

d) Gauzatzeko epea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak idatziz hasteko agindua ematen duenetik, ez 2006ko uztailaren 1a baino lehen, ez kontratua gauzatu baino lehen, 2007ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: seiehun eta hogei mila (620.000,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: hamabi mila eta laurehun euro (12.400,00 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko apirilaren 18a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Enpresa lizitatzailearen ekonomia- eta finantza-kaudimenari buruz finantza erakunde batek egindako txostena.

– Enpresa lizitatzaileek azken hiru urteetako negozio guztien zenbatekoaren eta burututako lanen deklarazioa azken hiru urteei dagokien guztizkoan, kontratuaren gehienezko aurrekontuaren zenbatekoa gutxienez erakusten duena.

– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) sortzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 17. artikuluak hala eskatzen duelako, lizitatzaileek HABEko Euskaltegien Erregistroan euskaltegiko titular gisa inskribatuta egon beharko dute. Hainbat enpresaburuk parte hartzen badute lizitazioan, euren artean enpresaburuen aldi baterako bateratzea osatuz, horietariko bakoitzak frogatu beharko du erregistratuta dagoela. Puntu hauek behar bezala egiaztatu beharko dira.

–Enpresarien eta enpresaren zuzendaritzako pertsonalaren titulu akademikoak eta profesionalak, eta, batik bat, kontratua exekutatzeko ardura duen pertsonalarenak. Alderdi hau egiaztatutzat joko da esleipendunak kontratuko lanak burutzeko bideratuko dituen langileen zerrendaren eta hauetariko bakoitzaren curriculum akademikoa eta profesionala aurkeztearen bidez, beren titulazio akademikoen kopiak ere erantsiko dira; oinarri teknikoen pleguan ezarritako trebakuntza eskakizunak betetzen direla egiaztatu beharko da hauen bidez. Esperientzia zerbitzu eman zaien enpresek emandako ziurtagiriaren bitartez egiaztatu behako da.

– Azken hiru urteetan egindako lan eta zerbitzu nagusienen zerrenda, betiere zenbatekoak, datak eta onuradunak pribatuak edo publikoak izan diren zehaztuaz, eta zerbitzuak egin zaizkien gutxienez zerbitzu eman zaien hiru entitate publiko edo pribatuk emandako ziurtagiria, zeinetan aipatu zehaztasun guztiak jaso beharko baitira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko apirilaren 19a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabetez, proposamenak irekitzen direnetik hara.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2006ko maiatzaren 2a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 15a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala