Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1786

EDIKTUA, L2 785/04-B kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 785/04 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Aerodinámica Alavesa, S.L.

Abokatua: Eugenio Moreda Pelado.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Trazados, Desarrollos y Montajes de Vitoria, S.A.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da kanbio-judizio hau; beraz, ebazpen hau prozedurari amaiera ematen dion autotzat hartzen da. Sar bedi ebazpen hau autoen agiri-sorten liburuan, prozedura honetan testigantza utziz.

2.– Aerodinámica Alavesa SLren izenean eta ordez, —alderdi betearazlea— Area Anitua prokuradore jaunak eskatuta, betearazpena agindu da Trazados, Desarrollos y Montajes, S.A.L. sozietatearen aurka —alderdi exekutatua—, ondoko diru-kopuru hauengatik:

36.844,63 euroko printzipala, eta 11.000 euro berandutzako interes, gastu eta kostuengatik —azken zenbateko hau gerora likidazioa egiteko —; horien betearazpena ebazpen judizialen edo arbitrajeko ebazpenen betearazpenerako aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da.

3.– Betearazpena betearazpen-prozesu bezala erregistratuko da, eta honako hauen bidez osatuko da: kanbio-judizioaren gaineko demanda, beroni erantsitako dokumentuak –bereizi eta prozedura honetan testigantza utzi ondoren- eta, azkenik, ebazpen honen testigantza eta burututako betearazpen-jarduketak.

4.– Alde demandatzaileak eskatuta enbargatuko dira aurreneurriz ondasunak, premiamenduzko prozedurarako PZLb-an ezarritakoaren arabera.

5.– Trazados, Desarrollos y Montajes de Vitoria, S.A.L. sozietateari ezin izan zaio zuzenean jakinarazi ebazpena non bizi den ez jakiteagatik; beraz, jakinaraz bekio ediktu bidez. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ediktua.

Ebazpen hau irmoa denez, bere aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLb-ren 551.2 artikulua). Hala ere, zordunek —PZLb-ren 556.1 artikuluan ezarritako zioren bat dela-eta— aurre egin diezaiokete, hamar eguneko epean, agindutako betearazpenari, betiere artikulu horretako 2. paragrafoan adierazitako ondorioekin.

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Trazados, Desarrollos y Montajes de Vitoria sozietate demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala