Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1785

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa egiteko eta errentak erreklamatzeko L2 1327/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, Ortxiri SLk eskatuta L2 1327/05 desahuzioari buruzko hitzezko judizioa bideratu da, Julio Ramón Pérez Clederaren eta María Pilar Santano Espinoren aurka, ez ordaintzeagatiko desahuzio bat eta errentak erreklamatzea dela-eta. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

45/06 EPAIA

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta seiko otsailaren hogeita hirua.

Desahuzioaren gaineko 1327/05 hitzezko judizioaren autoak, epaitegi honetan burututakoak, ikusi ditu Begoña Merino andreak, Barakaldoko eta bere Barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak. Demandatzailea: Ortxiri, S.L., José Félix Basterrechea Aldana prokuradore eta Iñigo Monge González letraduarekin; demandatuak: Julio Ramón Pérez Cledera eta María Pilar Santano Espino, auzi-iheslari deklaratuak. Autootako gaiak: errentak erreklamatzea eta hiri-finkako desahuzioa.

EPAITZA

Onetsi egin dut osorik Julio Pérez Clereda eta María Pilar Santano Espinoren kontra, Ortxiri SLren izenean eta ordez Basterrechea Aldana prokuradore jaunak aurkeztutako demanda. Auzilariek 2004ko abenduaren 1ean sinatutako errentamendu-kontratua deseginda dagoela deklaratzen dut. Hortaz, behean zehazten den etxebizitza uztera kondenatzen dut parte demandatua, legeak ezarritako epearen barruan, hala egiten ez badu kaleratua izango dela ohartaraziaz. Halaber, demandatua auzi-jartzaileari honakoak ordaintzera kondenatzen dut: erreklamatutako 4.421,32 euroko kopurua epemugatutako errentengatik eta kontsumoengatik, etxebizitza erabat utzi arte sortuko diren errentak eta ebazpen honen zuzenbidezko hirugarren oinarrian aurreikusitako interesak. Etxebizitza: Francisco Zurbaran kalea, 4, 3. kanpoko ezkerra, (Burtzeña). Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Eta Julio Ramón Pérez Cledera eta María Pilar Santano Espino demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko otsailaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala