Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1784

EBAZPENA, 2006ko otsailaren 27koa, Elikagaien Industriako zuzendariarena, nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzko urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren esparruan 2005eko ekitaldian emandako diru-laguntzak argitaratzekoa.

Nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzko urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko ekintzetarako laguntza-erregimena ezartzea, landa-ingurunearen garapena eta kalitatezko nekazaritza-ekoizpenak bultzatzeko bidea den aldetik.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2005eko apirilaren 4ko Aginduaren bidez egin zen laguntza horien 2005eko deialdia.

Lehen aipatutako dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta dekretuak emandako eskumena erabiliz, Elikagaien Industriako zuzendariak, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, ebazpena eman eta interesdunei jakinarazi zien. Nolanahi ere, aipatutako dekretuaren 8.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera, emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren esparruan 2005eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, denek ezagut dezaten (zerrenda eranskinean dago). Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzkoa da dekretu hori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 27a.

Elikagaien Industriako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO SUSO PÉREZ DE ARENAZA.

ERANSKINA/ANEXO

Urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren baitan araututako laguntzen onuradun-zerrenda 2005. ekitaldirako. Izan ere, dekretu horrek nekazaritzako produktu eta elikagaiak sustatzeko ekintzetarako dirulaguntzak arautzen ditu.
Relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas en 2005 al amparo del Decreto 258/2003, de 21 de octubre,

de apoyo a actuaciones de promoción de los productos agrarios y alimentarios.

Onuradunak/Beneficiarios	Diru-laguntza eurotan / Subvención en euros

Agiñako Piperrak, S.L.	1.405,80	

Agua Insalus, S.A.	5.000,00	

Altuna y Tolosa, S.A.	5.932,20	

ARAEX	27.458,40	

Artzai Gazta Elkartea	4.392,00	

Bentalde, S.L.	2.256,38	

Bodega Torre San Millan	3.246,46	

Bodegas Baigorri	8.404,30	

Bodegas de Santiago	1.131,63	

Bodegas Garcia de Olano	644,25	

Bodegas Gomez de Segura	2.494,20	

Bodegas Heredad de Aduna, S.L.	2.956,78	

Bodegas L. Casado	4.620,88	

Bodegas Larchago	5.220,45	

Bodegas Luis Alegre	7.770,15	

Bodegas Luis Cañas	4.524,63	

Bodegas Ostatu	5.700,31	

Bodegas San Pedro, S.C.	16.690,12	

Bodegas Valdelana, S.L.	9.784,62	

Bodegas Valdemar, S.A.	13.773,00	

Bodegas Varal, S.T.	2.877,00	

Bodegas y Viñedos Zuazo y Gastón, S.C.	2.643,26	

Covila	6.203,30	

Ekonekazaritza	8.757,96	

Ekosal-luz, S.L.	1.940,68	

Exba-7	3.000,00	

Granja Ntra. Sra. de Remelluri	3.313,17	

Heredad Ugarte, S.A.	11.499,18	

Ignacio Serrano y otra, C.B.	805,00	

Interal, S.A.	3.838,10	

Izkiña, S.L.	5.250,00	

Kaiku Sociedad Cooperataiva	23.692,50	

Luis Medrano Irazu	4.997,39	

Manttangorri, S.L.	5.100,00	

Miguel Angel Muro	1.846,80	

Ondalan, S.A.	590,25	

Promociones Murgoitio, S.A.	53.456,63	

Txakoli Arritxola, C.B.	932,40	


Azterketa dokumentala