Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1783

AGINDUA, 2006ko martxoaren 15ekoa, Kultura sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortzeko, kentzeko eta aldatzeko eta horien zereginak eta jarduteko alorrak zehazteko, ekainaren 27an eman zen 8/2005 Dekretuaren arabera, Kultura Sailaren eskumenekoak dira arte eta kultura jarduerei dagozkien zereginak eta horien zabalkundeari dagozkionak.

Kultura Sailak egoki deritzo bai arlo publikoak bai pribatuak arte plastikoetako eremuan sustatzen eta garatzen dituzten ekintzei laguntzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Neurri horren bitartez, batez ere arte garaikidearen eta euskal artisten ikerlana eta zabalkundea sustatu nahi da, eta baita beren zeregin artistikoaren errekonozimendua jasotzea ahalbideratzea.

Azaldutako guztiarengatik, beharrezkotzat jo da funtsean bi helburu izango dituen tresna bat ezartzea, helburuetako bata, dirulaguntzak emateko prozesuan zehar objektibotasunaren, lehiatasunaren eta publizitatearen printzipioak bermatu ditzan lege-oinarriak zehaztea da, bestea, Kultura Sailari banatutako diru publikoak xede egokirako erabiltzen diren jakiteko bide emango dioten mekanismoak finkatzea. Era horretan, diseinatuta geratzen da behar besteko zabaltasuna duen laguntza markoa; aipatutako markoak ahalbidetuko du, aipatutako xedea duten jarduerak zorroztasunez bideratu nahi izango dituzten erakundeak dirulaguntza erregimen honetan parte hartu ahal izatea, beti ere, urtealdi honetarako deialdi honetan ezartzen diren aurrekontu kredituan esleitutako diru-kopurua eta balorazio egonkorraren irizpideak muga dituztelarik.

Hori guztia dela eta,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Honako agindu honen xedea 2006an zehar arte plastiko eta ikusizkoen zabalkunde arloan burutuko diren jarduera konkretuetarako dirulaguntzak emateko baldintzak ezarri eta arautzean datza, ondoren datozen artikuluetan ezartzen denaren arabera.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honen xederako hirurehun eta hogei mila (320.000,00) euro izango dira, 2006ko EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dagoen aurrekontuko partidaren kargu.

Artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontutan harturik, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratutako diruaren arabera, beti ere dirulaguntzak ebatzi baino lehen. Hori horrela balitz Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez argitaratuko da.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten eta Agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa duten pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatuek.

Ez da laguntzarik emango, gehienbat kapital ekarpen publikoa duten entitate, fundazio edo sozietateek egiten dituzten eskabideei baldin eta programazio gastuetarako edo beren ohiko jarduerak burutzeko badira eta ekarpen publikoa beren ohiko aurrekontuaren % 70 baino gehiagokoa denean. Portzentaje horretan ez dira kontuan hartuko agindu honen babesean eskura daitezkeen diru kopuruak.

2.– Deialdi honetako dirulaguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintza izango da pertsona eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkezteko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz.

3.– Pertsona edo entitate onuradunei dirulaguntzak ematea edo, hala badagokio, ordaintzea, baldintzaturik geratuko dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada, eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak eta baliabideen banaketa.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira ondorengo arloren bat garatuko duten jarduera konkretuak:

a) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea. Erakusketak Espainiako Estatuko prestigiozko kultur zentroetan izango dira eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, eta baita edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere.

b) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea. Erakusketak atzerriko prestigiozko kultur zentroetan izango dira eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, eta baita edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere.

c) Arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-adierazpenak (elkartzeak, jardunaldiak, kongresuak...) Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eremuan burutuko direnak, baita horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa ere.

d) Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikideari buruzko informazioa eskaintzea eta Euskal Herritik kanpokoentzako hurbilago egitea izanik.

e) Proiektuak egitea, ardatza baldin bada arte ekoizpena edo ikerketa proiektuak lantzea. Laguntza hauek honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

– Proiektua burutzeko material suntsikorra erostea.

– Proiektua burutzeko lanabesak edo tresnak alokatzea.

– Lokalak alokatzea 2006ari dagokion denboraldian.

– Jarduerak sortzen dituen bidaia-gastuak.

– Jarduerak sortzen dituen bestelakoak, finantziazio gastuak salbu.

Eskaeran zein arlotan eskatzen den laguntza zehaztu behar da, eta arlo hori bakarra izango da proiektu bakoitzeko. Edonola ere, Balorazio Batzordeak beste arloetara bidera dezake eskaera, proiektua beste arlo horretara hobeto egokitzen dela ikusten badu.

2.– Agindu honen 2. artikuluan ezarritako diru baliabideen banaketa zehatza, lagun daitezkeen arlo hauetako bakoitzerako, hauxe izango da hurrenez hurren:

a) ehun mila (100.000,00) euro.

b) hirurogei eta hamabost mila (75.000,00) euro.

c) berrogei eta hamahiru mila (53.000,00) euro.

d) berrogei eta hamabi mila (52.000,00) euro.

e) berrogei mila (40.000,00) euro.

3.– Arlo hauetakoren batean, eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, Balorazio Batzordearen iritziaren arabera eskabideek behar duten kalitatea nahikoa ez izateagatik, ezarritako diru kopurua ahitzen ez den kasuan, diru hori beste arloetako edozeinetarako ezarri den kopurua handitzera pasa liteke, beti ere Kultura, Gazteria eta Kiroletarako sailburuordeak bere ebazpenean horren aipamen espresua egin behar duelarik. Baina e) arloan izendaturiko baliabideak soil-soilik arlo horretan baloratutako eskabideetara bideratuko dira, bertan ezarritako irizpideen arabera.

5. artikulua.– Dirulaguntzen kudeaketarako organo eskuduna.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen kudeaketa zereginak gauzatzea.

6. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Honako Agindu honen araberako laguntzen eskatzaileek, I eranskineko eredua erabiliz betetako eskabide orria eta bertan eskatutako gainontzeko agiriak bidali beharko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, helbide honetara: Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, edo Bizkaiko Kultura Lurralde Zerbitzura: Gran Via, 85. 48011 Bilbo, edo Gipuzkoakora: Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián, zuzenean emanda edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako beste edozein bidetik.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

8. artikulua.– Dokumentazioa ikuskatzea eta akatsak zuzentzea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabideak eta honako Agindu honen I eranskinean aurreikusitakoaren araberako gainontzeko agiriak aztertu ondoren, akatsen bat aurkituko balitz edo dokumentazioa osorik ez balego, eskatzaileari horren berri jakinaraziko zaio eta jakinarazpen hori jaso den egunaren biharamunetik hasitako hamar egun balioduneko epea emango zaio okerra zuzentzeko. Epe hori amaitu eta adierazitako zuzenketa egin ez bada, erabakia eman ondoren bidezkoa izango da eskabideari atzera egitea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

9. artikulua.– Dirulaguntzen emateko modua, beren zenbatekoa eta mugak.

1.– Agindu honen bidetik emango diren dirulaguntzak lehiaketa prozedura jarraituz emango dira. Dirulaguntzak horrela emateko, arlo bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 12. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko. Dirulaguntza eskatzen duten proiektu eta jardueren artean, lor daitekeen puntuazioaren erdia edo gehiago lortzen dutenak gutxienezko kalitate eta bideragarritasuna dutenak direla joko da. Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, balorazioko ordena eta puntuazioaren arabera, deialdirako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

2.– Agindu honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbatekoa ez da sekula burutuko den jardueraren Kultura Sailak onartutako aurrekontu osoaren % 70 baino handiagoa izango, ez eta hamazortzi mila (18.000,00) eurokoa baino handiagoa ere. Halaber, eskatzaile bakoitzak gehienez bi proiektutarako dirulaguntza jasotzea besterik ez du izango.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen kargura emango diren dirulaguntzak eta helburu berberaz beste erakunde batzuk emandakoak bateragarriak izango dira, beti ere, ezingo da jaso diruz lagundutako ekintza burutzeko aurrekontuan adierazitakoa baino diru gehiago. Hori gertatuz gero, edo emandako dirulaguntza ordaindu ez edo gehiegizko finantzaketa gertatuz gero diru hori itzuli beharra izango da.

11. artikulua.– Diruz lagundutako jardueraren exekuzio-epea.

Deialdi honek bere baitan hartzen dituen jarduera guztiak 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera garatuak izan, eta 2006ko abenduaren 31 baino lehenago bukatuta egon beharko dute. Epe hori baino iraupen luzeagoa duten jarduerak diruz laguntzeko aukera ere izango da, ekitaldi honi dagokion partean. Honetarako, eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuak jarduerarako aurreikusitako guztirako gastuak eta diru-sarrerak adierazi beharko ditu, barne hartzen duen ekitaldi bakoitzerako desglosea ere agertu beharko duela.

12. artikulua.– Eskaerak aukeratzeko eta baloratzeko irizpideak.

Dirulaguntzak emateko eta bakoitzaren diru-kopurua finkatzeko, honako agindu honek bere 9. artikuluan ezarritako mugen kaltetan izan gabe, honako irizpide hauek batera betetzea baloratuko da:

a) Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 40 arte). Irizpide honetarako honako alde hauek izango dira kontuan:

– Jarduerak kulturaren aldetik duen garrantzia eta euskal arte garaikidearen aldetik ikerketa alorrean duen interesa eta zabalkundea.

– Sormen artistiko garaikidearen sustapena.

– Pertsona fisiko edo juridikoak laguntza eskatzen duen jardueran izan duen ibilbide profesionala.

– Emakumearen partehartze profesionalaren sustapena.

b) Jarduera zuzenduta dagoen lurralde-eremua. Baloratu egingo da jarduera beste Autonomia Erkidego batzuetan eta/edo atzerrian promozionatzea eta zabaltzea, eta baita jarduera egiteko aukeratutako tokien prestigioa ere (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 20 arte).

c) Aurkeztutako aurrekontu globalarekiko jardueraren autofinantzaketa-maila. Kultura Sailak onartutako finantzaketa-proposamenak eskatutako diru-kopuru osoari erantzun ezean, onerako balioetsiko dira jarduera osorik garatzeko aurkeztutako bestelako finantzaketa ez publikoaren aukerak (Guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 20 arte).

d) Proiektuaren izaera berritzailea eta balore berrien zabalkundeari eskaintzen dion arreta (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

e) Proiektua gauzatzerakoan euskara erabiltzea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

13. artikulua.– Balorazio Batzordearen osaera.

1.– Balorazio Batzordea honako hauek osatuko dute:

– Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

– Batzordekideak: Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Agindu honen gaian adituak diren gizon-emakumeen artetik izendatutako 3tik 5era arteko batzordekide.

– Idazkaria: Batzordearen idazkari-lanak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari batek egingo ditu, bertako zuzendariak izendatua izango da eta bileretan hitzez bai baina botorik gabe jardungo du.

2.– Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez. Nolanahi ere, errespetatu egingo da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz ezarritakoa.

14. artikulua.– Eskaeren azterketa eta ebazpen-proposamena.

1.– Balorazio Batzordearen zeregina izango da aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hilabeteko epean dagokion ebazpen-proposamena onartzea eta aurkeztea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

2.– Ebazpen-proposamenean propio jaso beharko dira pertsona edo entitate eskatzailearen izena eta xedea, eta dirulaguntza ematearen aldekoa den kasuetan, diru-kopurua, ordaintzeko modu eta epeak eta ordainketa justifikatzeko modua ere.

3.– Balorazio Batzordeak aurkeztu ahal izango du proiektu bat bera ere onartzen ez duen proposamena edo aurreikusitako gehienezko zuzkidura ekonomiko guztia agortuko ez duen proposamena, bai aurkeztutako eskaeren kalitatea nahikoa ez izateagatik bai beste baldintzaren bat ez betetzeagatik.

15. artikulua.– Ebazpena.

1.– Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari egokituko zaio, Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamenaren aurrean, aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpena hartzea. Ebazpena eta proposamena bat ez badatoz, hori behar bezala arrazoituko du ebazpena hartzen duen organoak.

Dirulaguntzen eskatzaileei agindu honetan aurreikusitako laguntzen esleipen-ebazpenaren jakinarazpen indibiduala egiteari utzi gabe, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egingo da.

2.– Ebazpena bi hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskaerak ez onartutzat uler litezke.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa hala izan arren, Agindu honen 8. artikuluan eskabideak osatu eta zuzentzeari buruz aurreikusitakoa aplikatu behar izanez gero, ebazteko epea eten egingo da dagokion tramiteak dirauen bitartean, iraupena jakinarazpena jasotzearen eta berari erantzuteko denbora-tartearen araberakoa izango da.

16. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunen obligazioak.

Agindu honek araututako dirulaguntzen pertsona edo entitate onuradunek honako obligazio hauek bete beharko dituzte nolanahi ere:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Pertsona edo entitate onuradunek, hamabost eguneko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ez badiote dirulaguntzari propio eta idatziz uko egiten, dirulaguntza onartua izan dela ulertuko da.

b) Dirulaguntza eskatu den xede konkreturako erabiltzea.

c) Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatuko dizkion agiri guztiak haren eskura jartzea, diruz lagundutako proiektuak egoki gauzatzen direla bermatzeko egokitzat joko dituen ikuskapenak egiteko.

d) Ogasun eta Herri Administrazioen Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskura jartzea honako deialdi honen bidez emandako dirulaguntzak direla eta, euren funtzioak betetzeko eskatu ahal izango duten informazioa.

17. artikulua.– Kultura Sailaren babesa.

Honako agindu honetan ezarritako dirulaguntzen pertsona edo entitate onuradunek diruz lagunduriko jarduera dela eta argitaratuko dituzten katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoen ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki aipatu beharko dute, emateko Ebazpena jasotzen duten egunetik hasita.

18. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

1.– Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

a) Emandako diru laguntzaren kopuruaren % 75, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak egindako Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta gehienez bi hilabeteko epean.

b) Gainerako kopuruaren ordainketa, dirulaguntza 19. artikuluaren arabera justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren egingo da.

2.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, dirulaguntza bere osoan ordaindu ahal izango da jada burututa dauden jardueren kasuan, ordainketa bakar bat eginda. Ordainketa esleipena jasotzen duen Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta gehienez bi hilabeteko epean egingo da, beti ere, eskabidearekin eta galdatutako gainontzeko agiri guztiekin batera, dirulaguntza jasotako jarduera aurkeztutako aurrekontuaren arabera bete izanaren kreditazioari dagokiona aurkeztu bada, hau guztia hurrengo artikuluan adierazten den moduan justifikatzen.

19. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta likidazioa.

1.– Honako Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen pertsona edo entitate onuradunek, dirulaguntza jaso duen programa edo jarduera amaitu ondorengo bi hilabeteen barruan eta, edonola ere, 2007ko otsailaren 28a baino lehen, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a) Burututako jardueraren memoria zehatza.

b) Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen Zerrenda eta Balantzea. Guztirako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak.

c) Xede bererako jasotako beste edozein laguntzaren zerrenda, deialdi honetarako eskaera egin ostean emandakoak direnean.

d) Diruz lagunduriko jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.

e) Onuraduna beste administrazio publiko bat den kasuetan, dagokion atalaren ziurtagiria gaineratu beharko da, emandako dirulaguntzaren xedea bete egin dela, eta horretarako erabili diren diru kopuruak, adieraziz.

2.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako agiriak aztertu ondoren, dena delako zioarengatik, bigarren ordainketa gutxitu edo erabat deuseztatuko balitz, eta, hala badagokio, jasotako dirua osorik edo zatiren bat Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra izanez gero, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak justifikagiriak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean, likidazio indibidualizatuaren ebazpena emango du, hala dagokionean, xedapena jasotzen denetik hasita bi hilabeteko epea emanez dagokion diru-itzulketa egiteko.

20. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Eskakizunak bete ez direla ulertuko da ondoko kasuetan:

a) Emandako dirulaguntza guztia edo zati bat Agindu honetan aurreikusitako jardueretan ez, besteren batean erabili denean.

b) Honako Agindu honek ezartzen dituen obligazioak. eta hala badagokio, dirulaguntzak esleitzen dituen Ebazpenean bildutakoak bete ez direnean.

c) Dirulaguntzaren Likidazio-Ebazpenean adierazitako zenbatekoa, hala badagokio, horretarako ezarri den epearen barruan itzultzen ez bada.

d) Beste xedapenen batek izaera orokorrez ezarritako beste edozein obligazio betetzen ez denean.

2.– Honako artikulu honen aurreko zenbakian adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada ez betetze suposamendua gertatuko da eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza-Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala pertsona edo entitate onuradunek itzuli egin beharko dizkiote Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka hautazko berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete interesatuek Kultura sailburuaren aurrean hilabeteko epean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, edota Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion Aretoan bi hilabeteko epean, hau ere argitaratzen den biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 15a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DIRULAGUNTZA-ESKABIDEA/SOLICITUD SUBVENCIÓN
ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOEN EREMUAN JARDUERAK SUSTATZEKO ETA GARATZEKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA EL FOMENTO Y DESARROLLO DE ACTIVIDADES EN EL ÁREA DE
LAS ARTES PLÁSTICAS Y VISUALES
PERTSONA FISIKO EDO JURIDIKOAREN DATUAK/DATOS DE LA PERSONA FÍSICA O JURÍDICA

Pertsona fisiko edo juridikoaren izena/Denominación de la persona física o jurídica: 	

	

IFZa edo NANa / NIF o DNI: 	

Helbidea/Dirección: 	

Posta kodea / Código postal:

Telefonoa/Teléfono

E-mail:

PERTSONA JURIDIKOAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK
DATOS DEL REPRESENTANTE LEGAL DE LA PERSONA JURÍDICA

Izen-deiturak / Nombre y apellidos:

Helbidea/Dirección: 	

Posta kodea / Código postal:

Telefonoa/Teléfono

E-mail:

DIRULAGUNTZA JASO NAHIAN AURKEZTUTAKO JARDUERAREN DESKRIBAPEN LABURRA
BREVE DESCRIPCIÓN DE LA ACTIVIDAD PRESENTADA PARA SER SUBVENCIONADA
	

	

	

	

	

	

	

DIRULAGUNTZA ESKATZEN DENEKO ARLOA
ÁREA EN LA QUE SE OPTA A LA SUBVENCIÓN

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;A) &#9;Erakusketak eta gertakizunak Espaniako Estatuan&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; B) &#9;Erakusketak eta gertakizunak atzerrian

&#9;&#9;Exposiciones y eventos en el Estado Español&#9; &#9;&#9;Exposiciones y eventos en el extranjero

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;C)&#9; Sentsibilizazio-adierazpenak&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; D) &#9;Euskarri ezberdinetan egindako publikazioak

&#9;&#9;Manifestaciones de sensibilización&#9;&#9;&#9; Publicaciones en diferentes soportes

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;E)&#9;Produkzioa

&#9;&#9;Producción

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.– Pertsona edo entitateari buruzko agiriak (1)

A) Pertsona fisikoak baldin badira

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;NANaren fotokopia.

B) Pertsona juridikoak baldin badira

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Administrazio honetako erregistroan izena emanda dauden fundazioak edo elkarteak badira: erregistroko ziurtagiria. Gainerako kasuetan, eratze-agiria, entitateko estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuak daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria, ahalordetze agiriaren bidez edo, hala badagokio, dagokion organoak egindako egiaztagiriaren bidez.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;IFZren fotokopia.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Entitatearen ohiko aurrekontua, dirulaguntza eskatzen deneko ekitaldiari dagokiona (2)

C) Pertsona fisiko nahiz juridikoak badira

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;A) eta B) puntuetan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena (3)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (4)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Pertsona edo entitate eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen duena pertsonak edo entitateak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkeztuko debekurik ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako zehapenen ondorioz.

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Ekintzaren txosten zehatza, noiz egitekoa den adieraziz.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Eskatzailearen curriculum vitae-a

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Jarduera burutzeko aukeratutako espazioak

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Argitalpenak badira, banatze-plana aurkeztu.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Euskararen erabilera proiektua gauzatzerakoan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Ekintzaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta zehetua, II. eranskinaren arabera (5)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Xede berberaz eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda (6)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Eskaria baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa (7)

3.– Ordainketarako dokumentazioa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Jadanik egina dagoen ekintza aurrera ateratzeko gastuen ordain agiriak (8).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Diruz lagundutako ekintza dela eta egindako materialen ale bana, euskarri fisiko nahiz magnetikoan, eta egin den hizkuntza guztietakoa (8).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;III. eranskina.

4.– Entregatu beharreko ale-kopurua.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;2. Puntuan eskatutako jardueraren gaineko agirien 6 ale.

5.– Kultura Lurralde Zerbitzuak

Izan daitezkeen zalantzak argitu eta dokumentazioa konpultsatzeko Kultura Lurralde Zerbitzuek dituzten helbide hauetara jo:

– Donostia-San Sebastián kalea, 1. 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Andia kalea, 13. 20004 Donostia.

– Gran Vía, 85. 48011 Bilbo.

DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA PERSONA/ENTIDAD SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la persona/entidad (1)

A) Cuando se trate de personas físicas

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Fotocopia del DNI.

B) Cuando se trate de personas jurídicas

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Supuesto de Fundaciones o Asociaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción; en otro caso, escritura de constitución y estatutos de la entidad así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida por el órgano correspondiente.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Fotocopia del NIF.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Presupuesto ordinario de la entidad correspondiente al ejercicio en el que se solicita la subvención (2)

C) Tanto para personas físicas como jurídicas

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados A) y B) (3)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias (4)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Declaración jurada suscrita por la persona solicitante de que la persona o entidad no se encuentra sancionada administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo ni sancionada en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

2.– Documentación relativa a la actividad.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Memoria detallada de la actividad, incluyendo calendario de ejecución.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Curriculum vitae del solicitante.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Espacios elegidos para la realización de la actividad.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;En el caso de publicaciones, presentar el plan de distribución.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Utilización del euskera en la ejecución del proyecto.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos de la actividad, según el modelo del anexo II (5)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto (6)

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud (7)

3.– Documentación para el libramiento de pagos.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Facturas acreditativas del gasto efectuado para el desarrollo de la actividad ya realizada (8).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Un ejemplar de las diversas versiones lingüísticas, en soporte físico o magnético, de cada uno de los materiales generados a partir de la actividad ya realizada (8).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Anexo III.

4.– N.º de ejemplares a entregar.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;6 ejemplares de la documentación relativa a la actividad solicitada en el punto 2.

5.– Servicios Territoriales de Cultura.

Para aclarar dudas y compulsar documentación dirigirse a los siguientes Servicios Territoriales de Cultura:

– c/ Donostia-San Sebastián, 1-1.º. 01010 Vitoria-Gasteiz.

– c/ Andia, 13. 20004 Donostia.

– Gran Vía, 85. 48011 Bilbao.

...................................................(e)n, 2006ko ........................................ren .........(a)n
En

Izen-deiturak/Nombre y apellidos:

NAN/DNI: .....................................

Izenpea/Firma: (9)

KULTURA SAILEKO KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

DIRECCIÓN DE PROMOCIÓN DE LA CULTURA DEL DEPARTAMENTO DE CULTURA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHARRAK.

(1) Pertsonari edo entitateari buruzko agiriak:

Pertsona edo entitate berak dirulaguntza eskaera bat baino gehiago egiten badu, pertsonari edo entitateari buruzko dokumentazioa eskabide batekin bakarrik aurkeztu beharko du.

2) Ohiko aurrekontua

Gehienbat kapital-ekarpen publikoa duten entitate, fundazio edo sozietateek aurkeztu beharko dute (3.1. art.).

(3) A) eta B) ataletan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:

Entitate eskatzaileari buruz A) eta B) ataletan eskatutako dokumentazioa Jadanik administrazioaren esku baldin badago, ez da berriz ere aurkeztu behar, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f atalean.

Hala izanez gero, aitorpen bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta baita EAEko Administrazio Orokorreko zein organo edo bulegotan aurkeztu zen edo zeinek egin zuen ere.

Hori honako kasu honetan bakar-bakarrik egingo da: dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez badira.

(4) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria

Gehienez, eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa izan beharko du, eta horretarako eskumenak dituen erakundeak emana. Dena den, dokumentazio hori dela eta jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

Eskaera egin duen pertsona fisikoak edo entitateak lurralde bat baino gehiagotan jarduten baldin badu, helbide fiskala duen lurralde guztietako dagokion organoak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko du zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzeko.

(5) Aurrekontua

Orekatua izango da, hots, gastuak berdin diru-sarrerak, eta diru-sarreren atalean Kultura Sailari eskatutako kopurua zehaztu beharko da.

(6) Xede berberaz aurkeztutako beste dirulaguntza-eskabideak

Beste edozein erakunde pribatu nahiz publikori xede berberaz eskatutako dirulaguntza guztiak zehaztu behar dira eta dirulaguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain ala emana dagoen eta, hala badagokio, zenbatekoa den).

Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpen bidez adierazi beharko da hori.

(7) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria

Ekintza hobeto baloratzeko, pertsona edo entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazio aurkez dezake.

(8) Ekabidea aurkezteko epean dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako ekintza jadanik egina baldin badago aurkeztu beharreko dokumentazioa (ikus 18. artikulua).

(9) Izenpea:

Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.

(1) Documentación relativa a la persona/entidad:

En el supuesto de que la persona o entidad realizara conjuntamente más de una solicitud de subvención, la documentación relativa a la persona o entidad tan sólo deberá presentarse acompañando a una cualquiera de las mismas.

(2) Presupuesto ordinario

Deberá ser presentado en el caso de solicitudes formulada por entidades, fundaciones públicas o sociedades de capital mayoritariamente público (art. 3.1

(3) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados A) y B):

Cuando la documentación relativa a la persona o entidad solicitante exigida en los apartados A) y B) se halle en poder de esta Administración, de conformidad con el artículo 35.f de la Ley 30/1993, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(4) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias

Deberá haber sido emitida por el organismo competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

En el supuesto de que la entidad solicitante desarrolle su actividad en más de un territorio, el hecho de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias se acreditará mediante certificado expedido por el correspondiente organismo competente en todos y cada uno de los territorios en los que tenga domicilio fiscal.

(5) El presupuesto

Habrá de ser equilibrado, es decir, gastos igual a ingresos, precisando en el apartado de ingresos la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.

(6) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

(7) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la persona/entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración de la actividad.

(8) Documentación a presentar en el supuesto de que a la fecha de presentación de la solicitud la actividad propuesta para ser subvencionada ya hubiera sido realizada (ver artículo 18).

(9) Firma:

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma, que deberá ser en todo caso quien ostente la representación legal de la entidad.

II. ERANSKINA / ANEXO II
AURREKONTUA / PRESUPUESTO (1)

GASTUAK/GASTOS

Pertsonal gastuak / Gastos de personal

Funtzionamendu gastuak / Gastos de funcionamiento

Bestelako gastuak / Otros gastos

Guztira/Total&#9;&#9;

DIRU-SARRERAK/INGRESOS (2)

Eskatzailearen ekarpena / Aportación del solicitante

Ente publikoen ekarpenak / Aportaciones de entes públicos

(*).E. J.KO KULTURA SAILA / DEP. CULTURA G. V

Ente pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades privadas

&#9;

&#9;

Bestelako diru sarrerak / Otros ingresos

Guztira/Total&#9;&#9;

(*) ESKATUTAKO DIRULAGUNTZA/SUBVENCIÓN SOLICITADA&#9; &#9;

(1) Aurrekontuak orekatua behar du izan, hots, gastuak berdin diru-sarrerak (eskatutako dirulaguntza barne) / El presupuesto debe ser equilibrado, es decir, gastos igual a ingresos (incluida la subvención solicitada).

(2) Orokorrean, aurkeztutako gastuen aurrekontuarekiko jardueraren autofinantzaketa indizeak % 30era iritsi behar du, gutxienez / En general, el índice de autofinanciación de la actividad con relación al presupuesto presentado debe ser, como mínimo, del 30%.

III. ERANSKINA / ANEXO III

DATUEN ALTA/DOAKION HIRUGARRENA

ALTA DE DATOS/TERCERO INTERESADO

&#9;HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

SIZE=6><P ALIGN="JUSTIFY"> A&#9;DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

(1) NAN/IFK

DNI/CIF &#9;

(2) Bi abizenak eta izena/ Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre / Razón Social &#9;

&#9;

Helbidea

Domicilio

Posta Kodea Herria

Código Postal

Población &#9;

&#9;BANKUAREN DATUAK

SIZE=6><P ALIGN="JUSTIFY"> B&#9;DATOS BANCARIOS

(1)&#9;Bankua

&#9;Banco &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" nnnn

(2)&#9;Agentzia

Agencia.&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" nnnn

(3)&#9;KD&#9;&#9; K/ korrontea

DC&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" nn &#9; C/ Corriente <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" nnnnnnnnnn

(4)&#9; Jabea

Titular&#9;&#9;

&#9;Bankuaren adostasuna&#9;Hirugarrenaren adostasuna&#9; Sail edo Erakundearen

SIZE=6><P ALIGN="JUSTIFY"> C&#9;Conforme banco&#9; SIZE=6>D&#9; Conforme tercero&#9; SIZE=6>E&#9; onespena.

&#9;&#9;&#9;Vº Bº Dpto u organismo

&#9;Sinadura eta zigilua&#9;Sinadura eta zigilua&#9; Baimendutako sinadura eta

&#9;Sello y firma (D)&#9;Sello y firma (E)&#9; zigilua

&#9;&#9;&#9;Sello y firma autorizada

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

ESKAERA BETETZEKO ARGIBIDEAK

A) Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.

1.– &#9;Pertsona fisikoak: &#9;nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia

&#9;Pertsona juridikoak: &#9;Identifikazio fiskaleko kodea

2.– &#9;Pertsona fisikoak: &#9;izena eta bi abizen.

&#9;Pertsona juridikoak: &#9;izena edo helbide soziala.

B) Banku-datuak

1.– Bankuaren kode eta izena.

2.– Agentziaren kode eta izena.

3.– Titularrak bankuan duen kontuaren kontrol digitua eta zenbakia adieraziko da.

4.– Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoen kasuan.

C) Bankuaren sinadura eta zigilua bankuaren datuak ziurtatzeko.

D) Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.

E) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko.

EUSKARRI DOKUMENTAZIOA

Nortasun agiri nazionalaren edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.

INSTRUCCIONES DE CUMPLIMENTACION

A) Datos identificativos de la persona física o jurídica según indican a continuación.

1.– Personas físicas: &#9;número de documento nacional de identidad, número de identificación fiscal o número de pasaporte si se trata de extranjeros.

&#9;Personas jurídicas: &#9;código de identificación fiscal.

2.– &#9;Personas físicas: &#9;nombre y dos apellidos.

&#9;Personas jurídicas: &#9;nombre o razón social.

B) Datos bancarios.

1.– Código y denominación de la entidad bancaria.

2.– Código y denominación de la agencia.

3.– Dígito de control de la cuenta y el número de cuenta del titular en la entidad bancaria.

4.– Nombre y dos apellidos en el caso de personas físicas, y nombre o razón social en el caso de personas jurídicas.

C) Firma y sello de la entidad bancaria certificando los datos bancarios.

D) Firma y sello del tercero interesado, certificando la corrección de los datos que figuran en el documento.

E) A rellenar por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

DOCUMENTACIÓN SOPORTE

Se adjuntará fotocopia del documento nacional de identidad, pasaporte en caso de extranjeros, o tarjeta de identificación fiscal.


Azterketa dokumentala