Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1777

AGINDUA, 2006ko martxoaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, ondoko agindua zuzentzekoa: "Agindua, 2005eko abenduaren 29koa, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2005. urteko proiektuei diru-laguntzak ematen dizkiena."

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidali den testuan eman baldin badira hutsak, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2005eko abenduaren 29ko Agindua argitaratu zenean 5 espediente utzi ziren ipini gabe, "ezetsitako eskariei" buruzko II. eranskinean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.b artikuluan xedatutakoaren arabera, honekin batera doan eranskinean azaltzen da zuzenketa.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 10a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA

– Ezetsitako eskaerei buruzko II. eranskinean honako espediente hauek sartu behar dira:

PRO-2005K1/0080	Hermanas Terciarias Capuchinas de la 	 Kalitatezko heziketa publikoa eskaintzea	Errumania	Ez ditu agiriak ezarritako epean

	Sagrada Familia	Amarako 300 neska-mutilei.	 	 aurkeztu.	

PRO-2005K1/0145	Arabako Gurutze Gorria	Togoko itsas eskualdean Madre Glinkome, Assahoun, 	Togo	Ez ditu agiriak ezarritako epean

		Aoenyivé, Adakpamé eta Gamé klubetako osasun-, 	 	aurkeztu.

		gizarte- eta ekonomia-jarduerak laguntzea.	 	

PRO005K1/0146	Akiba	Batako barrutiko landa-erkidegoak erabat garatzea, 	Ekuatore Ginea	Ez ditu agiriak ezarritako epean

		Ekuatore Ginean.	 	aurkeztu.	

PRO-2005K1/0153	Médicos del Mundo-País Vasco	Leonako landa-erkidegoan osasun-politika laguntzea, 	Senegal	Ez ditu agiriak ezarritako epean

		Senegalen. 	 	aurkeztu.	

PRO-2005K1/0177	Haurralde Fundazioa	Haurren lan-esplotazioari aurre hartzea eta murriztea, 	India	Ez ditu agiriak ezarritako epean

		erkidegoa garatuz eta sendotuz. 	 	 aurkeztu.	


Azterketa dokumentala