Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2006ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1774

AGINDUA, 2006ko martxoaren 14koa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuarena, euskara eskoletan diharduten langileen ordezkapenetarako dirulaguntzen ebazpenaren aurka Zeberioko Udalak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa xedatzen duena.

Euskara eskoletan dabiltzan langileengatik egiten diren ordezkapenak direla-eta, 2005eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak ez zion dirulaguntzarik eman Zeberioko Udalari 2005-2006ko urria-abendua epealdian ordezkatutako langile guztiengatik (EHAA: 2006-01-12).

Dirulaguntza hauek, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren baitan ematen dira (EHAA: 2005-12-19). Agindu horren bidez, batetik arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

2005eko abenduaren 21eko Ebazpen horren aurka Zeberioko Udalak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, M.ª Teresa Camarero Sanchez andrearen ordezkapenengatik dirulaguntza zegokiela argudiatuz.

Ikusirik ordezkapenak zuritzeko Zeberioko Udalak aurkeztu duen dokumentazioa eta berau, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. kapituluan ezarritakoarekin bat datorrenez,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Zeberioko Udalari ondoren aipatzen den diru-kopurua ematea, 2005-2006 ikasturteko urria-abendua epealdian M.ª Teresa Camarero Sanchez langilea euskara ikastaroetara joan ahal izateko egindako ordezkoaren kontratazioaren dirulaguntza gisa, ondoren zehazten denaren arabera:

Modulua	Hilabete kopurua	Ikasle kopurua	Dirulaguntza moduluka	Dirulaguntza guztira

Módulo	N.º meses	N.º alumnos	Subvención por módulo	Subvención total	

5	2	1	3.400,00	3.400,00	

Bigarrena.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 46.artikuluak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 14a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala