Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gordexolako Udala
1600

IRAGARKIA, "Trasaraña-Garai auzoko hornikuntza sare berria" proiektua behin betiko onesteari dagokiona.

Güeñes eta Gordexolako udalek, 2005eko maiatzaren 30eko eta 2005eko urriaren 27ko Osoko erabakien bidez hurrenez hurren, behin betiko onetsi zuten "Trasaraña-Garai auzoko hornikuntza sare berria" proiektua eta proiektuaren betearazpenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ondoren jendaurrean jartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, eta otsailaren 21eko 33/2006 Dekretuaren bidez, aipatutako proiektua egiteko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar zirela adierazi zen. Horrek, era berean, aipatutako ondasun eta eskubideak hartzea dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horiek horrela, eta 52.1 artikuluaren babesean, Udal honek erabaki du ondasuna hartu aurreko agiriak 2006ko apirilaren 7an egitea. Ukitutako titular guztiei zitazio-zedula bidaliko zaie agiriok egiteko tokia, eguna eta ordua jakinarazteko. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako gainontzeko argitalpenak ere egingo dira.

Interesdunak eta ukitutako ondasunengan edozein motatako eskubide edo interesen titularrak, edo behar bezala baimendutako ordezkariak, bertaratu ahal izango dira. Bertaratutakoek titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publiko edo pribatuak, agiri pribatuak, egiaztagiriak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak...), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Titularrek, euren kargura, peritua eta notarioa eraman ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero.

Halaber, interesdunek, bai eta adierazitako ondasunen gaineko eskubide erreal edo interes ekonomikoen titular izanik argitaratutako zerrendan agertu ez direnek ere, alegazioak egin ahal izango dituzte idatziz Gordexolako Udalean (Molinar plaza 1, 48192). Alegazioak aurkezteko azken eguna ondasunak hartu aurreko agiria egiteko zehaztu den eguna izango da, eta horien helburu bakarra ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan egindako okerrak zuzentzea izango da. Hori guztiori bat dator Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2. artikuluan zehaztutakoarekin.

Gordexola, 2006ko martxoaren 6a.

Alkatea,
EUSEBIO RODRÍGUEZ INCHAURZA.
Proiektua/Proyecto: Trasaraña-Garai auzoko hornikuntza sare berria/ nueva red de abastecimiento del Barrio Trasaraña-Garai.
Udal mugartea / Término municipal: Gordexola.
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda/Relación de bienes y derechos afectados.

Lurzati	 Titularraren izen-abizenak	Erabateko	Zortasun		Aldi baterako 	Jabego erroldako 		Deialdia

Zk.	eta helbidea	jabegokentzea	iraunkorra		okupazioa	 zehastazunak			Convocatoria

		m2			m2	Datos catastrales

N.º de finca	Nombre y domicilio del titular	Expropiación 	 Servidumbre 	Ocupación 	Lur-eremua	Etxaldea	Lursaila	 Hilabetea	Eguna	Ordua	Udaletxea

		pleno dominio	permanente		temporal	Polígono	 Manzana	Parcela	Mes	Día	Hora	Ayuntamiento

		m2	m.l. m2	m2		

GORD-02	D. Joaquin Camino Galardon		147	446	736	18		 98, 99	Apirila	7	10:30	Gordexola

GORD-03	B.º Urtiaga n.º 1		64	189	315	18		109	 Abril

GORD-04	48195 Gordexola		85	254	425	18		105

GORD-05			49	145	238	18		107

GORD-06			69	207	334	18		106	


Azterketa dokumentala