59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1599
IRAGARKIA, farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen baten berri ematekoa.
Santurtziko farmazia-eskualdean (Bizkaia) farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da, martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluan agindutakoa betez (166/1999 Dekretua, farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzekoa).
Farmazia hartzeko interesa duten botikariek leku hauetan lor ditzakete espedienteari, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko argibideak:
– Osasun Saila, Donostia kalea, 1 zk. (Vitoria-Gasteiz).
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38 zk. (Vitoria-Gasteiz).
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea, 35 zk. (Donostia-San Sebastián).
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia, 81 zk. (Bilbao).
Farmazia-bulegoa hartzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Farmazia-bulegoa hartzeko eskabideei 218,85 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 9a.
Farmaziako zuzendaria,
GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.