59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
1598
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Ertzaintzaren zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:
1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasun Sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita. Halaber, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18) dagoen espedientea ikusteko aukera duzu.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.
(212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzkoa -44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak).
3.– Honen ondorengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da isuna. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Delegatuak.
Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.
Kontu zk.: 2095-0631-50-9106590840.
Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA.
Kontu zk.: 2101-0381-00-0011557709.
Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.
Kontu zk.: 2097-0178-15-0018315087.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, behartze-bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko EBO, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten dizut ezen ezarri dizuten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu barean ezohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako zure asmoa adierazi beharko diozu Administrazio honi, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Izen-abizenak	Esp. zk.	Lege-haustearen eguna	Ebazpen eguna	 Zigorra	Hautsitako araua
Apellidos y nombre	N.º exp.	Fecha infrac.	Fecha resol.	 Sanción	Art. infring.
Izquierdo Peña, Luis	405X0501738-8	10-07-2005	17-01-2006	301 eur/ret.	23.a
Esparza Cañíz, José	405X0501275-7	05-02-2005	31-01-2006	600 eur/ret.	23.a
Arroyave Bedoya, Luis Carlos	405X0501491-5	10-05-2005	17-01-2006	 301 eur/ret.	23.a
Cedeño Franco, Carlos Arturo	405X0501553-2	25-04-2005	17-01-2006	 600 eur/ret.	23.a
Silva López, José Antonio	405X0501117-4	12-02-2005	05-01-2006	 600 eur/ret.	25.1
Manzanares Cortés, José Luis	405X0400134-8	21-05-2003	17-01-2006	 600 eur/ret.	23.a
Bringas del Río, Arkaitz	405X0501271-7	03-01-2005	31-01-2006	400 eur/ret.	23.a
Cortés Dual, Eugenio	405X0501136-3	03-04-2005	31-01-2006	301 eur/ret..	23.a
Viegas Djalo, Hamidu Moctar	405X0501146-3	01-01-2005	31-01-2006	 301 eur/ret.	25.1
Pintado de la Viuda, Pedro Antonio	405X0000071-SR	11-06-1999	 27-12-2005	Archivo	25.1
Barrón Escudero, Juan Carlos	405X0501283-7	22-02-2005	31-01-2006	 301 eur/ret.	25.1
Barrón Escudero, Juan Carlos	405X0501284-7	22-02-2005	31-01-2006	 301 eur/ret.	23.a
Díez Valverde, Moisés	405X0501278-7	09-02-2005	31-01-2006	450 eur/ret.	25.1
Gamboa Garaigorta, Iker	405X0400316-8	25-03-2003	31-01-2006	301 eur/ret.	25.1
González Gómez, Agustín	405X0501131-3	23-03-2005	24-01-2006	301 eur/ret.	23.a
Ramos Cabriada, Unai	405X0501142-3	13-01-2005	24-01-2006	200 eur/ret.	23.a
Ponce Laureano, Rivelino Esperidi	405X0501509-5	21-06-2005	 24-01-2006	301 eur/ret.	23.a
Rojas Serna, Elvis Alexander	405X0501324-5	06-03-2005	31-01-2006	 301 eur/ret.	23.a
Alcibar Sanz, Garikoitz	405X0501190-4	17-10-2004	05-01-2006	400 eur/ret.	25.1
Garate Calzacorta, Julene	405X0501344-8	08-01-2005	07-02-2006	 301 eur	23.c
Verdejo Genua, Daniel	405X0501466-7	09-04-2005	17-01-2006	301 eur/ret.	23.a
Arrieta Fagoaga, Aitziber	405X0501319-5	18-02-2005	24-01-2006	 600 eur	23.c
Rubio Gastón, Eduardo	405X0501399-5	21-03-2005	10-01-2006	600 eur/ret.	23.a
Gómez de Arteche Ezquerra, Gabino José	405X0501211-4	08-02-2005	 24-01-2006	600 eur/ret.	23.a
Tenaguillo Roma, Sergio	405X0501693-2	04-04-2005	24-01-2006	301 eur/ret.	23.a
Tenaguillo Roma, Sergio	405X0501692-2	04-04-2005	24-01-2006	 Retirada	25.1
García Cruz, José Ignacio	405X0501392-5	09-02-2005	31-01-2006	 301 eur	23.c
Izen-abizenak	Esp. zk.	Lege-haustearen eguna	Ebazpen eguna	 Zigorra	Hautsitako araua
Apellidos y nombre	N.º exp.	Fecha infrac.	Fecha resol.	 Sanción	Art. infring.
Minjacq Castillo, Sophie	405X0501522-5	12-06-2005	31-10-2006	600 eur/ret.	23.a
Guihard, Jeremy	405X0500768-5	03-10-2004	09-12-2005	Archivo	 25.1
Ret.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.
Erandio, 2006ko otsailaren 21a.
Ertzaintzaren zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.