59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
1596
IRAGARKIA, 405X04ED039 erreferentziako espedientean emandako ebazpen-proposamena 05181 zenbaki profesionala duen Ertzaintzako kideari jakinarazteko dena.
405X04ED039 erreferentziako diziplina-espedientea, aipatutako Ertzaintzako kideari irekitakoa, ebazteko proposamena jakinarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Izapidegintzako Unitatean, Erandioko (Bizkaia) 18ko Larrauri Mendotxe Bidean, zure eskura dago aipatu proposamenaren kopia bat; halaber, hamar eguneko epea jartzen zaizu instrukzio-egilearen aurrean, zure defentsarako nahi duzun guztia alegatzeko.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuak norbanako jakinarazpentzat har dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 9a.
Segurtasun sailburuordea,
MIKEL LEGARDA URIARTE.