Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1595

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 8koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Debako kirol-dartsenan eraikin bat jasotzeko 1. proiektu berrituko obrak egiteko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 3/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Debako kirol-dartsenan eraikin bat jasotzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Deba (Gipuzkoa).

d) Burutzeko epea: sei hilabeteko epea.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: berrehun eta hogeita sei mila seiehun eta sei euro eta laurogeita bat zentimo (226.606,81 euro).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Organoa: Portuen Gipuzkoako Zerbitzua.

b) Helbidea: Kaiko pasealekua, 23.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián, 20003.

d) Telefonoa: 943 02 29 70.

e) Telekopia: 945 02 29 71.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko apirilaren 20a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, c) kategoria; C taldea, 4 azpitaldea, c) kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Proposamenak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken data: 2006ko apirilaren 24a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3.2 klausulan eta karatulako 24. puntuan ezarritakoa.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2) Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastian, 1, Lakua 2, 3. bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2006ko maiatzaren 3a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2006ko maiatzaren 12a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dago bidali beharrik.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

ALBERTO MACAZAGA CASTERA.


Azterketa dokumentala