59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1592
IRAGARKIA, Gasteizko Abetxuko LHIn oztopo arkitektonikoak kentzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Lege Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: CO/18/06.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Gasteizko Abetxuko LHIn oztopo arkitektonikoak kentzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 3 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: enkantea.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Guztirako zenbatekoa: 95.559,98 euro.
5.– Fidantzak:
Behin-behinekoa: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza-Eraikuntza-.
b) Helbidea: San Prudentzio, 18, behea.
c) Herria eta posta kodea: 01005 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 72 37.
e) Faxa: 945 01 72 01.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko apirilaren 24a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da behar.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 18. puntuan adierazitakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko apirilaren 24ko goizeko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak, klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1 , Lakua II, 3. solairua (Vitoria-Gasteiz).
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua, Bilera Aretoa.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2006ko maiatzaren 8a.
e) Ordua: 10:10.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkiaren gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 6a.
Baliabide Material, Informatika
eta Antolamendu zuzendaria,
MIKEL CABELLO PÉREZ.