59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1587
IRAGARKIA, Ugao-Miraballesko Ugao LHI eraberritzeko eta handitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Lege Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: CO/13/06.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Ugaoko Ugao LHI eraberritzea eta handitzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Ugao-Miraballes.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 10 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: enkantea.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztirako zenbatekoa: 1.368.100,72 euro.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza, Eraikuntza.
b) Helbidea: Gran Vía, 85.
c) Herria eta posta kodea: 48011 Bilbao.
d) Telefonoa: 94 403 11 18.
e) Faxa: 94 403 10 75.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko apirilaren 24a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: C Taldea, 2 Azpitaldea, e Kategoría.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko apirilaren 24ko goizeko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak, klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz), Lakua II, 3. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua, Bilera Aretoa.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2006ko maiatzaren 4a.
e) Ordua: 10:00.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkiaren gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipedunaren kontura izango dira.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 2a.
Baliabide Material, Informatika
eta Antolamendu zuzendaria,
MIKEL CABELLO PÉREZ.