59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1586
IRAGARKIA, kontsumoaren erakusketa ibiltaria diseinatzeko eta garatzeko kontratua esleitu dela argitara ematen duena (ICT 32/36/05 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: ICT 32/36/05.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: kontsumoaren alorreko dibulgazio-ekintza bat garatzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2005eko abenduaren 1eko EHAA, 229. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Gehienez, 300.000,00 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2006ko urtarrilaren 2a.
b) Kontratista: Prisma de Servicios y Proyectos SL.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 299.600,00 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 21a.
Berrikuntza eta Energia sailburuordea,
JOSÉ IGNACIO ZUDAIRE ARANA.