Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Legebiltzarra
1584

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrean bi igogailu ordezteko lehiaketa publikoa (06-300-06 espedientea).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lehiaketaren aurrekontua: gehienez ere 120.000 euro.

Burutzeko epea: oinarrietan zehaztutakoaren arabera.

Oinarriak eskuratzea: oinarri teknikoak eta administrazio-baldintza zehatzak eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak artean. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian (www.parlamento.euskadi.net), Zerbitzuak/Lizitazioak atalaren barruan.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: proposamen ekonomikoak administrazio-baldintza zehatzen I. eranskin gisa ematen den ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo baldintza horien 7.2 paragrafoko azken lerroaldean adierazi bezala. Aurkezteko ordutegia 09:00etatik 14:00ak artekoa izango da eta epea 2006ko apirilaren 10eko 14:00etan bukatuko da.

Proposamenak irekitzeko ekitaldia: Eusko Legebiltzarrean izango da, jendaurrean, 2006ko apirilaren 19an, 10:30ean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 21a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

IZASKUN BILBAO BARANDICA.


Azterketa dokumentala