Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1583

EDIKTUA, desahuzio bati buruz bideratutako 445/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: L2 445/05 desahuzioari buruzko hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alicia Salgado García.

Abokatua: Rafael Santaolalla Sebastia.

Prokuradorea: Eskarne Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Francisco Javier Quintana López eta Ruth Martín Ruiz.

Gaia: desahuzioa eta amaitzeagatiko kontratuaren deuseztapena.

Erreferentziako judizioan 2006ko urtarrilaren 26an epai eman da, zeinaren xedapenezko zatia ondoko hauxe baita:

XEDAPENAK

1.– Prozesu hau amaitutzat jotzen da eta absoluzio-epai irmo batek dituen ondorioak izango ditu. Prozesua Ruiz de Arbulo prokuradore andreak, Alicia Salgado Garcíaren izenean eta ordez sustatu du, Francisco Javier Quintana López eta Ruth Martín Ruizen aurka, errentamendu-kontratua suntsitzeko asmoz.

2.– Gaurko bista indarrik gabe uzten da.

3.– Ez da kostuak ordaintzeko kondenarik ezarriko.

4.– Artxiba bitez jarduerak.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Ruth Martín Ruiz eta Francisco Javier Quintana López demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Irun (Gipuzkoa), 2006ko otsailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala