Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1577

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 62/2006 Dekretua, martxoaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko, Helduen Hezkuntzako eta Zeregin Ikaskuntzarako ataletako herri ikastetxeen maisumaistrentzako lanpostuen zerrenda onartu dituen Dekretua aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2006ko martxoaren 15eko EHAAn —52. zenbakian— argitaratu da martxoaren 7ko 62/2006 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko, Helduen Hezkuntzako eta Zeregin Ikaskuntzarako ataletako herri ikastetxeen maisumaistrentzako lanpostuen zerrenda onartu dituen Dekretua aldatzen duena. Aurreko paragrafoan adierazi moduko hutsak egin direnez, zuzendu egiten dira orain.

– III. eranskineko bigarren paragrafoan, 4905. orrialdean, honakoa dioenean:

"IES Ekialde BHI (Vitoria-Gasteiz)

2 PTE 1.HE DG lanpostu bereziak dira.

2 PTE PL1 SF son plazas singulares."

Honako hau esan behar du:

"IES Ekialde BHI (Vitoria-Gasteiz)

2 PTE 2.HE lanpostu bereziak dira.

2 PTE PL2 son plazas singulares."


Azterketa dokumentala