Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1575

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 13koa, Lehendakariordetzako idazkari nagusiarena; horren bidez Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu zuzendariari ematen zaizkio zenbait eskumen.

Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duen otsailaren 28ko 2/2006 Dekretuaren 4.3 artikuluak Lehendakariordetzako idazkari nagusiari ematen dizkio kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren gastua onartzeko eskumena.

Aipatutako dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak dioenez, funtzionalki Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusiaren menpe egonik, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak beharrezkoa den administrazio euskarria eskainiko die Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organoei eta alderdi hauei dagozkien egitekoak beteko ditu: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoen hornidura eta ekonomi aurrekontuen kudeaketa.

Arrazoi teknikoengatik eta administrazio jardunbidean nagusi izan behar duten ekonomia, bizkortasun eta eraginkortasun irizpideekin bat etorriko den gestioa lortu ahal izateko, ordea, Lehendakariordetzaren kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak, kontratuaren hasierako aurrekontua 150.000 eurotik gorakoa ez den kasuetan, eta Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren gastua baimentzeko eskumena Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendariaren esku uztea komeni da.

Hori guztia dela-eta, eta Herri Administrazioaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 13. artikuluan aurreikusten duenarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak, kontratuaren hasierako aurrekontua 150.000 eurotik gorakoa ez den kasuetan, eta Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren gastua onartzeko eskumena Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu zuzendariari eskuordetzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gazteiz, 2006ko martxoaren 13a.

Lehendakariordetzako idazkari nagusia,

JOSEBA ANDONI ALCALDE AMUTXATEGI.


Azterketa dokumentala