Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
1573

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 3koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario doktoreen plazak betetzeko lehiaketan parte hartzeko lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoaren 2006ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez deia egin ondoren unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario doktoreen plazak betetzeko (otsailaren 13ko BOE eta otsailaren 13ko EHAA), eta amaituta eskariak aurkezteko epea (deialdiko 4. oinarrian zehaztutakoa), Errektoregoak ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Onestea lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda. Zerrenda Leioako Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta Campusetako errektoreordetzetakoetan ikus daiteke, bai eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.ehu.es/ Pertsonalerako Gerenteordetza. Pertsonalaren Kudeaketarako Zerbitzua. Deialdi eta Lehiaketen Atala.

Bigarrena.– Argitara ematea ebazpen honen eranskin moduan agertzen den lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda. Bertan adieraziko da baita ere zein izan den kanporatzearen arrazoia.

Hirugarrena.– Lehiakide kanporatuek hamar egun balioduneko epe luzaezina izango dute akatsa zuzentzeko, zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Lehiakide onartuen zerrendan zein lehiakide kanporatuen zerrendan agertzen ez direnek ere epe berbera izango dute, zerrenda horietako batean ere ez agertzea eragin duen akatsa zuzentzeko.

Aipatutako epearen barruan akatsa zuzentzen ez duten lehiakide kanporatuek eskubide guztiak galduko dituzte, bai eta zerrendetako batean ere ez agertzea eragin duen akatsa zuzentzen ez dutenek ere.

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2006ko martxoaren 3a.

Errektorea.– Eginkizunak eskuordetuta (2005-06-03ko Ebazpena, 2005-07-19ko EHAA eta 2005-08-30ko BOE).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.

I. ERANSKINA
UNIBERTSITATEAN SARTZEKO LEHIAKETAKO PLAZAREN DATUAK

Plazaren zenbakia: 1; kodea: TUC8/1-D00162-12; kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: Politika Pentsamenduaren eta Gizarte Mugimenduen Historia; saila: Konstituzio Zuzenbidea eta Politika Pentsamenduaren eta Gizarte Mugimenduen Historia; ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; hizkuntz eskakizuna: elebiduna (gaztelania-euskara); arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Pentsamendu Politikoaren Historia.

Lehiakide onartuen behin-behineko zerrenda:

Abizenak eta izena	NAN

Iñaki Iriarte López	33426301-X

Lehiakide kanporatuen behin-behineko zerrenda: ez dago kanporaturik


Azterketa dokumentala