Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1570

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 20koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 2005eko abenduaren 26ko Ebazpenaz (2006ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduran onartutako eta bazter utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena eta oposizio aldiaren lehenengo proba egiteko data zehazten duena.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duen 2005eko abenduaren 26ko (2006ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.) Ebazpeneko Laugarren Oinarrian eta Zortzigarren Oinarriko 2. eta 5. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2006ko martxoaren 1eko Ebazpenaz (martxoaren 7ko EHAA, 46. zk.) argitaratutako hautaketa prozedurako onartuen behin-behineko zerrendan Ebazpen honetako I. eranskinean jasota datozen izangaiak sartzea, bereen eskabide zenbakien bitartez identifikatutakoak direnak.

Bigarrena.– Aipatutako zerrendok behin betiko egitea.

Hirugarrena.– Oposizio aldiko lehenengo proba egiteko eguna argitaratzea. Aipatutako proba Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko instalazioetan izango da; Arkauten, 2006ko apirilaren 8an, 09:00etan.

Oposizioan parte hartuko dutenek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute proba honetara; Epaimahai Kalifikatzaieleak noiznahi eska baitiezaieke hori erakusteko.

Ebazpen honen kontra, administrazio bideari amaiera ematen baitio, interesatuek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren aurrean aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean; edota zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazio-auzietarako orden jurisdikzionalarren aurrean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean. Azkeneko hau aukeratuz gero, administrazio-auzietarako epaitegietako lurralde eskumenetarako arauak hartuko dira kontuan, Administraziorekiko Auzietarako Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoak.

Arkaute, 2006ko martxoaren 20a.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
HAUTAKETA PROZESUAN ONARTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAN SARTZEN DIREN
IZANGAIAK, ESKABIDE ZENBAKIEN BITARTEZ IDENTIFIKATUTAKOAK.
PERSONAS QUE SE INCLUYEN EN LA RELACIÓN PROVISIONAL DE PERSONAS ADMITIDAS AL PROCESO
SELECTIVO, IDENTIFICADAS MEDIANTE SU NÚMERO DE SOLICITUD.
04830
05997
07716
09075
14928

Azterketa dokumentala